2008-06-02 » Gure eskola ondo ondoan dagoen "auzotxo" atsegineko kale honi MARGOLORE izena jarri diote lau urtekoek eta haien andereñoek.
Auzotar horiei margoztea eta loreak pilo gustatzen zaizkielako.
Kurtso honetan erakusketak eskolan egin dituzte.
2008-05-31 » Erdiko korridorean kale bi daude. Bata MAHIZIN LABORATEGIA KALEA da. Pasabide honetan bigarren mailakoak ( B) eta bere irakaslea bizi dira.
Zer dela eta izen hori? Gela horretan matematika ( MA) , hizkuntza ( HIZ) eta igurunea ( IN ) lantzen dituzte. Gainera orain dela urte asko gela hori laborategia izan zenez [...]
2008-05-31 » Erdiko pasabidean bi kale daude. Bata HARITZA kalea da .
Zer dela eta Haritza izena?
Zuhaitza gizaki bat da eta beraz zaindu egin behar dugu baita Natura ere bai. Euskara gure hizkuntza da eta beraz erabili behar dugu. Haritza Euskal Herriari lotutako zuhaitzik adierazgarriena edo esanguratsuena da: basoak, Gernika, Natura, Bizkaiko armarria...
2008-05-22 » Hemen daukagu goiko solairuko pasabidean jarri dugun txartela. Kale honetan, bi urteko eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak eta irakasleak bizi dira. Zapatatxiki izena aukeratu dute alde batetik, izen polita eta barregarria bilatu nahi zutelako, eta bestetik korridore honetatik zapata txiki asko ibiltzen direlako.