2008-05-22 » Hemen daukagu goiko solairuko pasabidean jarri dugun txartela. Kale honetan, bi urteko eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak eta irakasleak bizi dira. Zapatatxiki izena aukeratu dute alde batetik, izen polita eta barregarria bilatu nahi zutelako, eta bestetik korridore honetatik zapata txiki asko ibiltzen direlako.