
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
Warning: ksort() expects parameter 1 to be array, null given in /var/www/nireblog/modulos/tags.php on line 127
Warning: Invalid argument supplied for foreach() in /var/www/nireblog/modulos/tags.php on line 128
2008-06-05 » Atzo haundiek bertso saio polit bat egin zuten ikastolan. Hagitz ongi pasa genuen... Argazkiak ikusi nahi badituzue, joan web orriko albumetaran. Ongi pasa!!!
2008-05-27 » Gaur sukaldari bihurtu eta txokolatezko madalena goxo-goxoak egin ditugu! Hau egiteko zer osagai behar ditugun pentsatu eta gero, Maria Jesusengana joan gara, eta berak behar dugun gehiena eman digu: txokolatea, hirina, azukrea, arraultzeak, legamia, gatza eta esnea. Gurina falta genuenez, dirua kontatu eta Iñakin dendara joan gara erosketak egitera. Han, Iñakiren laguntzarekin gustokoen [...]
2008-05-20 » Udaberria iritsi denez gure gela udaberriz jantzi dugu. Eskerrik asko guraso guztiei parte hartzeagatik!!!
2008-05-16 » Atzo haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak Hondarribira joan ginen. Egun polit-polita pasa genuen, txalupak ikusten eta aireportuan izan ginen, parke polit baten ondoan bazkaldu genuen eta arratsaldez, hondartzara joan ginen. Honen argazkiak ikusi nahi badituzue, joan ikastolako web orriko argazki albumen atalera... Laister arte!!!
2008-04-10 » Gaur gelan antzerkitxo polit bat prestatu dugu bi, hiru, lau eta bortz urtekoen artean. Honetarako, aktoreak bezala gure aurpegiak ongi margotu ditugu, eszenatokia prestatu dugu eta antzerkia egin dugu. Primeran pasatu dugu!!! Begira ze politak gauden...
2008-02-24 » aste honetan okin bihurtu gara eta ogia egin dugu... Oso ona zegoen eta arratsaldean berendu goxo-goxua egin genuen honekin.
2008-02-24 » asteartean "hiru txerrikumeen" antzerkia egin genuen...
2008-02-24 » Aste honetan eskutitz bat idatzi diegu "baztan ikastolakoei". Lan asko egin dugu eta bukatutakoan, postariaren bulegora eraman dugu. Orain gure laguntxo berrien erantzunaren zain gaude...
2008-02-03 » Badatoz iñauteriak lesakara eta nola ez baita ikastolara ere. Eta giroan sartzeko haur hezkuntzako haur guztiak mozorrotu egin ginen. Zertaz??? ZAKUZAHARREZ, zertaz bestela!!! Ikastolako azken egunean zakuak jantzi, pizontziak hartu eta kanpora atera ginen. Hasieran ttikienak bakarrik ginen bestan, baina gero handienak ere animatu ziren eta gurekin jolastera etorri ziren. A ze besta!!! [...]
2008-02-02 » Ipuin kontalaria etorri da ikastolara eta istorio polit batzuk kontatu dizkigu!!! Hasteko neskatxa bat eta bere amonaren arteko istoria, gero bi olerkitxo, eta bukatzeko, ohe azpian munstro ikaragarri bat zuen mutikoaren ipuina kontatu digu. Hagitz ongi pasa dugu!!!
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
