2007-11-28 »
Atzo Hizkuntza Politikarako sailburua den Patxi Baztarrikak urtero lez Euskararen Nazioarteko Egunari begira egiten den adierazpen instituzionala irakurri zuen. Baina aurtengo adierazpenak garrantzi berezi duela uste dut, izan ere, bete betean erreparatzen du euskararen erabileraren gaian eta horretan aurreratzeko zenbait funtsezko elementu jasotzen ditu.
Abiaburu egokia: Egin den lanetik abiatuta urrats berriak eman behar dira, gero [...]
2007-09-26 »
Linguistikan aditua den JUAN CARLOS MORENO CABRERAri egin dio elkarrizketa gaur (07/09/26) El Correok egunkariak.
Gastelaniaz dagoen arren, esaten duena interesgarria iruditu zait, hainbat topikoren kontra argi eta ozen egiten baitu, beraz, hona dakarkizuet oso-osorik. Ea zuek zer deritzozuen.
2007-07-23 »
Aurreko post batean egorospek ohartarazten zigun ezagutza hutsezko eta itzulpen hutsezko aldiak gaindituta daudela, agerian geratu baita azken 30 urteko esperientziaren bidez, ez batak eta ez besteak ez dutela bermatzen euskal administrazioek euskaraz normaltasunez jardutea.
Nolanahi ere, gaur egun dugun asmoa joera horiek garaitzea bada, ez da inor harrituko esaten badut gaur [...]
2007-06-11 » Euskarak aurrera egingo badu Administrazioaz besteko agenteen eraginez edo presioz beharko du izan, halabeharrez. Hori horrela da, baina dirua eta neurriak hartzeko ahalmena Administrazioak du. Hortaz, bien arteko jardunak uztartu behar ditugu. Orain arte uste izan dugu nahikoa zela gure umeak ikastolara bidaltzea, haiek euskalduntzeko. Ilusio hutsa. Pentsatu izan dugu [...]