
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2007-11-29 » Wall Street Journal-eko kazetariaren bide beretik ekin dio oraingoan Cesar Vidalek (Copeko kazetaria) euskararen kontra. Kriston astakeriak esaten ditu, besteak beste, “arbol” esateko euskaraz ez dugula berezko hitzik!!!. (Klik egin hemen oso-osorik entzun nahi baduzu). Kazetarien deontologiak eskatzen du zabaltzen dituzten berrien egiazkotasuna ziurtatzea. Vidal jaunak kaikukeria guzti horiek esateko ez [...]
2007-11-14 » Badakizue toreroei buruz zer esaten den gaztelaniaz: “Valor, se le supone”. Ze erremedio! Beste horrenbeste eskatu beharko genieke alderdi abertzaleetako kideei ere “euskaraz jakitea eta erabiltzea nahitaezkoa dute”. Gaur jakin dudanez Zearretaren eta Azkarragaren artean omen dago EAko buru izateko lehia. Euskaldun eta erdaldun baten artean. Hori ezinezkoa da. Hizkuntzak [...]
2007-09-26 » Linguistikan aditua den JUAN CARLOS MORENO CABRERAri egin dio elkarrizketa gaur (07/09/26) El Correok egunkariak. Gastelaniaz dagoen arren, esaten duena interesgarria iruditu zait, hainbat topikoren kontra argi eta ozen egiten baitu, beraz, hona dakarkizuet oso-osorik. Ea zuek zer deritzozuen.
2007-09-19 » Guztiok dugu Txan Magoaren berri. ETB 1eko pailazoekin batera jarduten duen mago euskaldun bakarra, edo behintzat bakarrenetakoa da hori. Inoiz, entzun ahal izan dut mago txarra zela, baina euskalduna zenez gero, ETBn eta Euskal Herrian egiten diren jaialdi euskaldun gehienetan agertu behar zuela derrigorrez. Ez dakit. Niri oso mago ona [...]
2007-07-09 » Earki nortzuk? Euskaldunok ba! Euskaraz bizi garenok. Ederki gaudela,… penomeno,... “lehen baino askoz hobeto”. “Lehen” delako hori, Frankismoaren erdialdean kokatzen dute gehienetan horrela hitz egiten dutenek. Horrela bai, egia da, orduan baino askoz hobeto gaude. Eta Amazigtarrak (bereber gaizki deituak) baino hobeto ere bai. Baita Mapucheak baino hobeto ere. Turkiako Kurduak edo Armeniarrak baino [...]
2007-05-25 » Mundu osoan normaltzat jotzen dena hemengo toki batzuetan euskararentzat eskatzea muturreko baztertzailea izatea da. Baina, haurrek bezala, hizkuntzek ere ikasi behar dute beregain izaten, gurasoen eskurik gabe ibiltzen, beren bidea eta aukerak bakarrik mamitzen. Hizkuntza guztiek behar dituzte beren espazio hegemonikoak. Badakit hori esatea ez dela politikoki zuzena, ezta Azkuna bezalako [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
