
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
2007-11-09 » Leire Narbaiza irakasleak artikulu interesgarria idatzi du bere blog-ean: http://eibar.org/blogak/leire/116 (Horra hitzaurrea) Euskaltegietako irakasleon miseriak eta komeriak Iban Arantzabali, bihotzez Badaramat bolada luzetxo bat gure lanaz eta gure miseriez hausnartzen, eta uste dut badela sasoia ordenatu eta plazaratzeko. Beharbada, hainbat sektoreri ez zaizkio gustatuko. Benetan, ez zait larregi inporta, egia normalean deserosoa baita. Nire [...]
2007-10-26 » Duela hilabete batzuk prentsaurrekoa eskaini zuen gure herriko euskaltzale talde batek Eskolak euskaldundu behar du lelopean. Herri handia ere ez da, euskaldunak ez gara asko, eta halakoetan gertatzen den bezala, gehienok badugu elkarren berri. Egia esateko, bitxia iruditu zitzaidan normalean erdara hutsez aritu ohi diren auzo batzuk prentsaurrekoan ikusi [...]
2007-09-28 » Trenean noa etxetik lanerako bidean euskararen inguruko gogoetan murgilduta. Aspaldi honetan elebitasunaren zereginak nauka kezkatuta. Ez dizuet ukatuko nik Euskalerria euskalduna lortu nahi dudala. Euskaraz bizi duen Euskal Herria bat amesten dut. Nolanahi ere, badakit xede horretara heltzeko, aurretik bidean hainbat geltokitik igaro behar dugula. Trena bat batean gelditu da. Burua leihatilatxotik atera [...]
2007-09-27 » Nik ere nahi nuke euskara noranahikoa izatea, Lizardik bezala, baina gauden egoeran duda handiak ditut. Blog honetan askotan esan izan den bezala, Administrazioak hobe luke, automatikoki dena itzuli beharrean, sakon aztertzea zertan erabili indarrak, diruak eta beste baliabideak. Oraingo zentzugabekeriaren adibide argiena bi zutabetan zabaltzen diren mezu elebidunak dira, ia-ia [...]
2007-09-19 » Guztiok dugu Txan Magoaren berri. ETB 1eko pailazoekin batera jarduten duen mago euskaldun bakarra, edo behintzat bakarrenetakoa da hori. Inoiz, entzun ahal izan dut mago txarra zela, baina euskalduna zenez gero, ETBn eta Euskal Herrian egiten diren jaialdi euskaldun gehienetan agertu behar zuela derrigorrez. Ez dakit. Niri oso mago ona [...]
2007-09-12 » Asteon jakin dugu EAEko ikastetxeetarako indarrean egon beharko lukeen curriculumak ez duela oraindik argia ikusi EAEko Buletinean, EHAAn. Kaleratu den arrazoi nagusia: oraindik ez dago euskarako bertsiorik, alegia, oraindik ez da testua itzuli. Hezkuntzako agenteek akats larria ikusi dute ez argitaratzean, ikasturtean zehar garatuko duten material didaktikoa eskuetan behar zutelako [...]
2007-08-23 » Gasteizko alkate sozialista Patxi Lazcozek Berria egunkariari egin elkarrizketan adierazi du eze Udaleko Kultura zinegotzi izendatu berriak barru-barruan daramala euskara eta horregatik aukeratu duela zeregin horretarako. Zinegotzi hori ezaguna eta adiskidea ere badut, eta orain baino lehen ere aitortu dut zama nahiko eta gehiegi ere baduela noiznahi eta nonahi bizkartzainez [...]
2007-08-02 » Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Herri Administrazioetako euskararen erabilera planaren (2003-2007) balorazioaren aurrerapena aurkeztu zuen 2007-04-12an. Dokumentua jaso bezain laster, Tirakan ere balorazioa “baloratzeari” ekin genion, euskera-planek sortu dituzten itxaropenak benetan zenbateraino dauden funtsatuta edo ez egiaztatzeko eta, bestalde, gure iritzia HPSko arduradunei helarazteko. Bitartean, gauza jakina denez, Kontseiluak ere bere [...]
2007-07-23 » Aurreko post batean egorospek ohartarazten zigun ezagutza hutsezko eta itzulpen hutsezko aldiak gaindituta daudela, agerian geratu baita azken 30 urteko esperientziaren bidez, ez batak eta ez besteak ez dutela bermatzen euskal administrazioek euskaraz normaltasunez jardutea. Nolanahi ere, gaur egun dugun asmoa joera horiek garaitzea bada, ez da inor harrituko esaten badut gaur [...]
2007-06-22 » Eskuetara ailegatu zait liburu bitxi hau: “Guía gastronómica y cultural del País Vasco y su entorno 2007” . Edukiaz gain ez dago nondik hartu. Euskal Gastronomi Akademiak argitaratu arren gaztelania hutsean dago, atzeko azaleko izenburuaren itzulpena salbu. “Euskal Herria eta bere ingurukoa gastronomi eta kultur gida 2007” esaldi [...]
2007-06-15 » Funtzionarioa eta itzultzailea naizen aldetik, Administrazioko euskararen egoera eta errealitatea ondo ezagutzen ditudala deritzot. Ustez badudan ezagutza horretan oinarriturik esan dezaket, ezelango motibazio politiko barik (izatekotan, aldekoa litzateke), zenbakien eta portzentajeen lilura-itxuraren iruzurra dugula aurrean. "Jomuga urrun dugu oraindik, bidea hasi besterik ez dugu egin" adieraziz amaitu dute, Azkaratek eta [...]
2007-05-25 » Mundu osoan normaltzat jotzen dena hemengo toki batzuetan euskararentzat eskatzea muturreko baztertzailea izatea da. Baina, haurrek bezala, hizkuntzek ere ikasi behar dute beregain izaten, gurasoen eskurik gabe ibiltzen, beren bidea eta aukerak bakarrik mamitzen. Hizkuntza guztiek behar dituzte beren espazio hegemonikoak. Badakit hori esatea ez dela politikoki zuzena, ezta Azkuna bezalako [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Sortu zure Bloga dohain