
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-02-07 » HPSk bere IV. Plangintzaldia aurkezteari ekin dio. Hitz eta esamolde gozoz belarriak ferekatzen dituen asmoa da eskuartean dakartena Baztarrikak, Azkuek eta Lozanok. Bere bidea halamoduz —ezagutzan oinarrituta— burutu duen III. plangintzaldia atzean utzi eta erabilera, sormena, korredakzioa, hizkuntza profila egiaztatu dutenek —borondatezkotasunetik haratago— derrigorrez bete beharra. Tirakari egindako aurkezpenean egon [...]
2008-01-29 » Poza eman dit argazkiak. Garruzek aurreko mezuan aipatzen duen banalerro zoritxarrekoa gainditzeko modu polita. Sailburua, HPSko zuzendari bat, Imanol Murua, Emilio Lopez Adan... batera. Ez ohikoa. Baina oso beharrezkoa. Hurrengoan, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika eta Kontseiluko presidente Xabier Mendiguren Bereziartu ikusi nahi ditugu argazki batean, elkarri bostekoa emanda
2007-12-21 » Euskaltzaindiak ere ospatu du Euskararen Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituen 25 urteen urteurrena. XI. Jagon jardunaldietan. Administrazioari dagokionez, Gotzon Egiak mintzaldi bat egin zuen euskarak izan duen garapenaz, eta 10 puntu azpimarratu zituen etorkizunari begira: "Hona hemen EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza lanetan, nire irudiz, aintzat hartu [...]
2007-12-03 » Euskal Irrati Telebistak (EiTB) Euskarazko albistegietarako esku-liburua II aurkeztu zuen ostiralean bere Bilboko (¿de su Bilbao?) egoitza nagusian. Aurkezpen horren inguruan 25 urte informatzen izeneko jardunaldia egin zen bertan... Zorionak! Hobera bidean horrelako lanak garrantzitsuak dira oso. Baina... Noizko ETB2-ko edo Radio Euskadi-ko esatari erdaldunentzat euskarazko izenak eta leloak aipatu behar dituztenerako jarraibide liburua? Aski [...]
2007-09-28 » Trenean noa etxetik lanerako bidean euskararen inguruko gogoetan murgilduta. Aspaldi honetan elebitasunaren zereginak nauka kezkatuta. Ez dizuet ukatuko nik Euskalerria euskalduna lortu nahi dudala. Euskaraz bizi duen Euskal Herria bat amesten dut. Nolanahi ere, badakit xede horretara heltzeko, aurretik bidean hainbat geltokitik igaro behar dugula. Trena bat batean gelditu da. Burua leihatilatxotik atera [...]
2007-09-12 » Asteon jakin dugu EAEko ikastetxeetarako indarrean egon beharko lukeen curriculumak ez duela oraindik argia ikusi EAEko Buletinean, EHAAn. Kaleratu den arrazoi nagusia: oraindik ez dago euskarako bertsiorik, alegia, oraindik ez da testua itzuli. Hezkuntzako agenteek akats larria ikusi dute ez argitaratzean, ikasturtean zehar garatuko duten material didaktikoa eskuetan behar zutelako [...]
2007-08-23 » Gasteizko alkate sozialista Patxi Lazcozek Berria egunkariari egin elkarrizketan adierazi du eze Udaleko Kultura zinegotzi izendatu berriak barru-barruan daramala euskara eta horregatik aukeratu duela zeregin horretarako. Zinegotzi hori ezaguna eta adiskidea ere badut, eta orain baino lehen ere aitortu dut zama nahiko eta gehiegi ere baduela noiznahi eta nonahi bizkartzainez [...]
2007-07-10 » Duela aste batzuk, EAEko administrazio publikoetan Euskararen erabilera normalizatzeko prozesu malkartsuaren berri eman zigun Jaurlaritzak. III. Plangintzaldia burutu omen dugu. Langileen %84k lortu omen du Hizkuntza Eskakizuna (HE aurrerantzean: 4 dira HE-ak, euskarazko gaitasuna mailaren araberakoak). Erakunde publikoen erdiek Euskararen erabilera normalizatzeko plana omen dute… 20 urte eta gero (arranopola!). Plana baduten [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
