Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "tiraka" » Tag: "dugun"

Euskara bultzatzeko auzolanean deskordinazioa nagusi

2008-01-25 » Aurreko post-etan guk egindako ildo beretik datorkigu oraingoan Joserra Garzia jauna: "Anabasa da. Ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara, hezkuntza sistema, komunikabidea...". Berriak egin dion elkarrizketa txiki batean,  euskara saldu behar dugun produktua dela dio Joserrak eta horretarako ezinbestean koordinazioa behar dela. Irizpide garbiak behar dira horretarako, bere iritziz eta ekintza txikiena ere estrategia nagusi [...]

Paradoxa gehiago

2007-12-04 » Paradoxaz ari da Hizkuntza sailburuorde Patxi Baztarrika egunotan, euskaraz zein gaztelaniaz argitaratutako artikuluetan. Bazterrikaren paradoxekin bat etortzeaz gain, geroari begira berak diñoena dakart hona : "(...) aurrean dugun erronkaren neurriaz jabetzen bagara: euskararen ezagutzaren alorrean aurreratutakoa alferrik galdu nahi ez badugu, erabilerarenean egin behar dira, premia osoz gainera, hurrengo urratsak. (...) [...]

Erabileraren gakoak:elkarlana, errespetua eta motibazioa

2007-11-28 » Atzo Hizkuntza Politikarako sailburua den Patxi Baztarrikak urtero lez Euskararen Nazioarteko Egunari begira egiten den adierazpen instituzionala irakurri zuen. Baina aurtengo adierazpenak garrantzi berezi duela uste dut, izan ere, bete betean erreparatzen du euskararen erabileraren gaian eta horretan aurreratzeko zenbait funtsezko elementu jasotzen ditu. Abiaburu egokia: Egin den lanetik abiatuta urrats berriak eman behar dira,  gero [...]

NORANAHIKOA?

2007-09-27 » Nik ere nahi nuke euskara noranahikoa izatea, Lizardik bezala, baina gauden egoeran duda handiak ditut. Blog honetan askotan esan izan den bezala, Administrazioak hobe luke, automatikoki dena itzuli beharrean, sakon aztertzea zertan erabili indarrak, diruak eta beste baliabideak. Oraingo zentzugabekeriaren adibide argiena bi zutabetan zabaltzen diren mezu elebidunak dira, ia-ia [...]

Ikamikak

2007-07-26 » Denok bezala, oporrak beharrean ikusten dut Jokin Azkuen jauna, HPSeko zuzendaria. Azken asteotan, bi artikulu  argitaratu ditu, zein baino zein gogorrago. Bata, Arabatik blogean gure Tirakakide den Eusebio Gorosperen aurka, bestea Berrian, Kontseiluaren kontra. Ez zait egokia iruditu artikulu horietan Jokin Azkue jaunak erabili duen tonoa. Euskararen normalkuntzak ez du behar inoren kontrako politikarik, elkarrekiko [...]

Lege testuen korredakzioaren bidean lankidetza tresnak lehen urratsa

2007-07-23 » Aurreko post batean egorospek ohartarazten zigun ezagutza hutsezko eta itzulpen hutsezko aldiak gaindituta daudela, agerian geratu baita azken 30 urteko esperientziaren bidez, ez batak eta ez besteak ez dutela bermatzen euskal administrazioek euskaraz normaltasunez jardutea. Nolanahi ere, gaur egun dugun asmoa joera horiek garaitzea bada, ez da inor harrituko esaten badut gaur [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs