
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-07-16 » UGTren Bizkaiko atalak iritzi bat argitaratu du IV. plangintzaldiari hasiera emateko sozializazio-kanpaina gogor kritikatzen, baina IV. plangintzaldiak dakartzan neurrien inguruko azterketa osorik egin gabe. Kritika horretan dagoen hausnarketa orokor bakarra da saileko trebatzaileekin nahikoa zela. UGTren iritzia: "Podrían estudiar un Plan para que los altos cargos que tengan cerebro lo [...]
2008-04-14 » Juan Kruz Lakastak eta Zaldieroak, Berria-n Hizkuntzen estetika Nafarroako Parlamentuak Baluarte kongresu jauregia eta auditoriuma ele biz errotulatzeko eskatu Foru Gobernuari. Eta UPNko agintariek eraikina diseinatu zuen arkitektoari, Patxi Mangadori, aldaketa horren inguruko txostena galdegin diote. Mangadok erantzun du fatxadan euskarazko errotulazioa gehitzeak konposizioa «birrindu» eginen lukeela, «ikaragarri gaizki» geratuko litzatekeela. [...]
2008-03-04 » Xavier Vila Xarxa Cruscat katalana aztertzeko zentroko zuzendariari Berriak egindako elkarrizketa, Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldien karietara. Xarxa Cruscat katalana azterketzeko zentroko zuzendaria da Xavier Vila eta soziolinguistika irakaslea. Donostian izan da Soziolinguistikako Klusterraren I. Jardunaldietan, hezkuntza sisteman katalana sustatzeko aukerei eta mugei buruz mintzatzeko. Katalanarekin izandako esperientziak euskara indartzeko nola [...]
2008-02-12 » Eskuartean izaten ditugun testu elebidun asko alferrikakoak direla salatu izan dugu behin baino gehiagotan, jakinik jatorrizkoa gaztelanizko dela, hizkuntza horretan bide luzea egin duela (zirriborroa, txostenak, oniritziak...); eta euskarazkoa, berriz, azken-azken uneko itzulpen halamoduzko bat baino ez dela, azaleko berniz mehe bat baino ez. Eta interesatuak gaztelaniazkora jotzen duela, noski. [...]
2008-01-25 » Aurreko post-etan guk egindako ildo beretik datorkigu oraingoan Joserra Garzia jauna: "Anabasa da. Ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara, hezkuntza sistema, komunikabidea...". Berriak egin dion elkarrizketa txiki batean, euskara saldu behar dugun produktua dela dio Joserrak eta horretarako ezinbestean koordinazioa behar dela. Irizpide garbiak behar dira horretarako, bere iritziz eta ekintza txikiena ere estrategia nagusi [...]
2008-01-07 » Egorosperen artikuluaren ildotik, nik ere uste dut euskararen normalkuntzarako bideratutako diru publikoaren inguruan gogoeta egin behar dela, izan ere, Jaurlaritzaren gaur eguneko programak edo diru-laguntzak eta sailen arteko koordinazioak xede berrien aurrean aurkitzen dira, nagusiki euskararen erabilera zabaltzea eta normaltzea. Azken 30 urteotan diru publikoa barra-barra erabili da erdalduna zena [...]
2007-12-21 » Euskaltzaindiak ere ospatu du Euskararen Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituen 25 urteen urteurrena. XI. Jagon jardunaldietan. Administrazioari dagokionez, Gotzon Egiak mintzaldi bat egin zuen euskarak izan duen garapenaz, eta 10 puntu azpimarratu zituen etorkizunari begira: "Hona hemen EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza lanetan, nire irudiz, aintzat hartu [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
