
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2007-12-21 » Euskaltzaindiak ere ospatu du Euskararen Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituen 25 urteen urteurrena. XI. Jagon jardunaldietan. Administrazioari dagokionez, Gotzon Egiak mintzaldi bat egin zuen euskarak izan duen garapenaz, eta 10 puntu azpimarratu zituen etorkizunari begira: "Hona hemen EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza lanetan, nire irudiz, aintzat hartu [...]
2007-12-04 » Paradoxaz ari da Hizkuntza sailburuorde Patxi Baztarrika egunotan, euskaraz zein gaztelaniaz argitaratutako artikuluetan. Bazterrikaren paradoxekin bat etortzeaz gain, geroari begira berak diñoena dakart hona : "(...) aurrean dugun erronkaren neurriaz jabetzen bagara: euskararen ezagutzaren alorrean aurreratutakoa alferrik galdu nahi ez badugu, erabilerarenean egin behar dira, premia osoz gainera, hurrengo urratsak. (...) [...]
2007-11-14 » Badakizue toreroei buruz zer esaten den gaztelaniaz: “Valor, se le supone”. Ze erremedio! Beste horrenbeste eskatu beharko genieke alderdi abertzaleetako kideei ere “euskaraz jakitea eta erabiltzea nahitaezkoa dute”. Gaur jakin dudanez Zearretaren eta Azkarragaren artean omen dago EAko buru izateko lehia. Euskaldun eta erdaldun baten artean. Hori ezinezkoa da. Hizkuntzak [...]
2007-11-12 » Prisa, COPE, Vocento, OndaCero eta beste guztiekin zer? Hedabide españolistek lan eskerga egiten dute euskara eta euskaldunak larrutzeko garaian. Egundoko mina eta kaltea egin digute eta egiten digute egun ere; besteei beste horiei esker, Euskal Herriko gizartearen zati handi batek bete-betean uste du euskara inposatzen ari garela, erdaldunak baztertuta daudela, [...]
2007-10-19 » Adinak ez duela barkatzen eta, asteotan klinika pribatu batera joan beharra surtatu zait, Gasteizen. Banuen hizkuntzarena baina buruhauste larriagorik baina, hala ere, medikuarenera sartu orduko amua bota dut, askorik pentsatu gabe, ohituraz edo. –Egun on. –Kaixo, ... “Martin”? Euskaraz ba al dakizu? –Nik bai. Eta zuk? –Baita ere. Euskaraz egingo al dugu? Eta aurrez inondik [...]
2007-09-19 » Guztiok dugu Txan Magoaren berri. ETB 1eko pailazoekin batera jarduten duen mago euskaldun bakarra, edo behintzat bakarrenetakoa da hori. Inoiz, entzun ahal izan dut mago txarra zela, baina euskalduna zenez gero, ETBn eta Euskal Herrian egiten diren jaialdi euskaldun gehienetan agertu behar zuela derrigorrez. Ez dakit. Niri oso mago ona [...]
2007-09-12 » Asteon jakin dugu EAEko ikastetxeetarako indarrean egon beharko lukeen curriculumak ez duela oraindik argia ikusi EAEko Buletinean, EHAAn. Kaleratu den arrazoi nagusia: oraindik ez dago euskarako bertsiorik, alegia, oraindik ez da testua itzuli. Hezkuntzako agenteek akats larria ikusi dute ez argitaratzean, ikasturtean zehar garatuko duten material didaktikoa eskuetan behar zutelako [...]
2007-07-23 » Aurreko post batean egorospek ohartarazten zigun ezagutza hutsezko eta itzulpen hutsezko aldiak gaindituta daudela, agerian geratu baita azken 30 urteko esperientziaren bidez, ez batak eta ez besteak ez dutela bermatzen euskal administrazioek euskaraz normaltasunez jardutea. Nolanahi ere, gaur egun dugun asmoa joera horiek garaitzea bada, ez da inor harrituko esaten badut gaur [...]
2007-07-10 » Duela aste batzuk, EAEko administrazio publikoetan Euskararen erabilera normalizatzeko prozesu malkartsuaren berri eman zigun Jaurlaritzak. III. Plangintzaldia burutu omen dugu. Langileen %84k lortu omen du Hizkuntza Eskakizuna (HE aurrerantzean: 4 dira HE-ak, euskarazko gaitasuna mailaren araberakoak). Erakunde publikoen erdiek Euskararen erabilera normalizatzeko plana omen dute… 20 urte eta gero (arranopola!). Plana baduten [...]
2007-06-18 » Iragan larunbatean Berria egunkariak Tiraka taldeari buruzko erreportajea argitaratu zuen. Erreportajeak ez zuen hitzez-hitz jaso aurrez guk prestatutako elkarrizketa osoa, halako entresaka bat egin baitzuen (toki-falta dela edo auskalo zergatik). Dena den, hura osatu beharrez, hona ekarri nahi izan dugu guk prestatutakoa, denek ideia eta mezu egiazkoagoa izan dezazuen (irakurle [...]
2007-06-12 » Aspaldi honetan Kataluniako hainbat legelari eta unibertsitateko irakaslerekin ari naiz harremanak izaten, lan kontuak direla-eta. Aurreko batean horietako batzuk Bilbora gonbidatu genituen Kataluniako Estatu berriaren inguruko jardunaldi batzuetan parte hartzera. Hainbat hizlari ziren baina batek bakarrik bidali zigun aurretik bere hitzaldia. Hark bidalitako testua katalanez jaso genuen lehenbizi, eta egun [...]
2007-05-25 » Mundu osoan normaltzat jotzen dena hemengo toki batzuetan euskararentzat eskatzea muturreko baztertzailea izatea da. Baina, haurrek bezala, hizkuntzek ere ikasi behar dute beregain izaten, gurasoen eskurik gabe ibiltzen, beren bidea eta aukerak bakarrik mamitzen. Hizkuntza guztiek behar dituzte beren espazio hegemonikoak. Badakit hori esatea ez dela politikoki zuzena, ezta Azkuna bezalako [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
