
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
2008-02-21 » Ez dut uste inoiz azterketa seriorik egin denik Jaurlaritza barruko euskararen erabilera neurtzeko –esan nahi baita, bulegoetan, kafe-makinetan, korridoreetan... zenbat euskara entzuten den, ehunekoak eta abar–, esate baterako Soziologia Klusterrak egin ohi dituen azterlan finen parekorik. Nik neure esperimentu apala egin dut: 2008ko lehen hilabetean Jaurlaritzako “Tablón de anuncios” delako horretan [...]
2007-12-03 » Euskal Irrati Telebistak (EiTB) Euskarazko albistegietarako esku-liburua II aurkeztu zuen ostiralean bere Bilboko (¿de su Bilbao?) egoitza nagusian. Aurkezpen horren inguruan 25 urte informatzen izeneko jardunaldia egin zen bertan... Zorionak! Hobera bidean horrelako lanak garrantzitsuak dira oso. Baina... Noizko ETB2-ko edo Radio Euskadi-ko esatari erdaldunentzat euskarazko izenak eta leloak aipatu behar dituztenerako jarraibide liburua? Aski [...]
2007-11-28 » Atzo Hizkuntza Politikarako sailburua den Patxi Baztarrikak urtero lez Euskararen Nazioarteko Egunari begira egiten den adierazpen instituzionala irakurri zuen. Baina aurtengo adierazpenak garrantzi berezi duela uste dut, izan ere, bete betean erreparatzen du euskararen erabileraren gaian eta horretan aurreratzeko zenbait funtsezko elementu jasotzen ditu. Abiaburu egokia: Egin den lanetik abiatuta urrats berriak eman behar dira, gero [...]
2007-11-07 » Harrituta, lur eta zur agertu dira zenbait gure artean, gaur egunkari ipar amerikarrak argitara eman duen Keith Jhonsonen “Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?”artikuluarekin, alegia “Euskal Inkisizioa: zelan esan daiteke euskaraz shepherd?" Artikulu horren gaztelaniazko bertsioan emandako datu bakar bat ere ez da egiazkoa, interpretazioak interpretazio. Gezurrez, [...]
2007-06-25 » Jaurlaritza barruko iragarki-oholetan ikusi dugu ondorengo idazkia, eta, interesgarri iritzita, hona kopiatzea erabaki dugu. Euskara ikasten ari den langile baten gogoeta mingotsa duzue, aldaketa eske egindako aldarria. Zorionez/Tamalez, euskaltegi batean nabil euskara ikasten, ditxosozko eskakizun hori gainditzeko. Panorama triste benetan da eta gizartearen potereek zer ikusirik badute. Nire ikaskide [...]
2007-06-21 » Duela pare bat aste hitzaldi batean egon nintzen: Los árboles y sus nombres en Álava. Orduan pena pixka bat hartu nuen zeren, ziklo bereko beste bi hitzaldiak bezalaxe, gaztelania hutsez izan baitzen, eta hizlaria arabarra, Euskaltzaindiko kidea eta gizon jakintsua baitzen. Esan gabe doa, Araban landareen izenak eta toponimia [...]
2007-06-12 » Aspaldi honetan Kataluniako hainbat legelari eta unibertsitateko irakaslerekin ari naiz harremanak izaten, lan kontuak direla-eta. Aurreko batean horietako batzuk Bilbora gonbidatu genituen Kataluniako Estatu berriaren inguruko jardunaldi batzuetan parte hartzera. Hainbat hizlari ziren baina batek bakarrik bidali zigun aurretik bere hitzaldia. Hark bidalitako testua katalanez jaso genuen lehenbizi, eta egun [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Sortu zure Bloga dohain