
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-07-15 » III. Plangintzaldiaren atarian sortu zen Tiraka. Jaurlaritzako langile batzuk kezkatuta genbiltzan euskara eguneko jardueretan erabiltzeko zailtasun handiak zeudelako eta, orduan, geroa ilun ikusten zen, III. Plangintzaldi horretan ez baitzen inolako neurririk hartzen euskara genekien langileek erabil genezan. Alfabetatze-euskalduntze garaia zen. Diru piloa jartzen zen langileok hizkuntza eskakizunak egiazta genitzan, [...]
2008-04-14 » Juan Kruz Lakastak eta Zaldieroak, Berria-n Hizkuntzen estetika Nafarroako Parlamentuak Baluarte kongresu jauregia eta auditoriuma ele biz errotulatzeko eskatu Foru Gobernuari. Eta UPNko agintariek eraikina diseinatu zuen arkitektoari, Patxi Mangadori, aldaketa horren inguruko txostena galdegin diote. Mangadok erantzun du fatxadan euskarazko errotulazioa gehitzeak konposizioa «birrindu» eginen lukeela, «ikaragarri gaizki» geratuko litzatekeela. [...]
2008-04-10 » Argia, 2132 zk. "Eusko Jaurlaritzako langileak dira. Euskarak administrazioan bizi duen egoera ikusita Tiraka bloga sortu zuten, euren kezkak azaltzeko gunea. Eta denek batean erantzun digute, besteak beste, beraien lan esparruan langileek hizkuntzarekiko zer-nolako jarrera duten. Alabaina, euskal gizarte osoari ere zuzentzen diete begirada, herritarron konpromisoa eskatuz." Noiz erabaki zenuten euskarak administrazioan [...]
2008-03-04 » Xavier Vila Xarxa Cruscat katalana aztertzeko zentroko zuzendariari Berriak egindako elkarrizketa, Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldien karietara. Xarxa Cruscat katalana azterketzeko zentroko zuzendaria da Xavier Vila eta soziolinguistika irakaslea. Donostian izan da Soziolinguistikako Klusterraren I. Jardunaldietan, hezkuntza sisteman katalana sustatzeko aukerei eta mugei buruz mintzatzeko. Katalanarekin izandako esperientziak euskara indartzeko nola [...]
2008-02-21 » Ez dut uste inoiz azterketa seriorik egin denik Jaurlaritza barruko euskararen erabilera neurtzeko –esan nahi baita, bulegoetan, kafe-makinetan, korridoreetan... zenbat euskara entzuten den, ehunekoak eta abar–, esate baterako Soziologia Klusterrak egin ohi dituen azterlan finen parekorik. Nik neure esperimentu apala egin dut: 2008ko lehen hilabetean Jaurlaritzako “Tablón de anuncios” delako horretan [...]
2008-02-12 » Eskuartean izaten ditugun testu elebidun asko alferrikakoak direla salatu izan dugu behin baino gehiagotan, jakinik jatorrizkoa gaztelanizko dela, hizkuntza horretan bide luzea egin duela (zirriborroa, txostenak, oniritziak...); eta euskarazkoa, berriz, azken-azken uneko itzulpen halamoduzko bat baino ez dela, azaleko berniz mehe bat baino ez. Eta interesatuak gaztelaniazkora jotzen duela, noski. [...]
2008-02-01 » “Plan bat behar duzu!”, genioen aurrekoan, batzuen axolagabekeria hizpide. Baina ez edonolako plana, ez horixe. Andoni Egañak ere ohartarazten zigun lehengoan, txostenismoa da gaur egun zabal-zabal dabilen ajea. Ez dugu plan polit, distiratsu, eskaparatean erakusteko bat, langile eta arduradunen artean ongi errotutako plan bat baizik. Plana “flan” bihur ez [...]
2008-01-25 » Aurreko post-etan guk egindako ildo beretik datorkigu oraingoan Joserra Garzia jauna: "Anabasa da. Ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara, hezkuntza sistema, komunikabidea...". Berriak egin dion elkarrizketa txiki batean, euskara saldu behar dugun produktua dela dio Joserrak eta horretarako ezinbestean koordinazioa behar dela. Irizpide garbiak behar dira horretarako, bere iritziz eta ekintza txikiena ere estrategia nagusi [...]
2008-01-06 » Ez naiz arduradun politikoak txalotzearen aldekoa, uste baitut debereak ondo egiteko aukeratzen ditugula. Askotan, gura baino sarriago, ez da hala gertatzen; eta orduan datoz eztenkadak. Ez beti zuzenak. HPSko arduradunek diskurtso egokiaz jabetu direla iruditzen zait. Euskararen erabilera azpimarratzen dute “euskarak salbatzaileak ez, borrokalariak ez, baizik eta hiztunak behar ditu”. [...]
2007-12-04 » Paradoxaz ari da Hizkuntza sailburuorde Patxi Baztarrika egunotan, euskaraz zein gaztelaniaz argitaratutako artikuluetan. Bazterrikaren paradoxekin bat etortzeaz gain, geroari begira berak diñoena dakart hona : "(...) aurrean dugun erronkaren neurriaz jabetzen bagara: euskararen ezagutzaren alorrean aurreratutakoa alferrik galdu nahi ez badugu, erabilerarenean egin behar dira, premia osoz gainera, hurrengo urratsak. (...) [...]
2007-12-03 » Euskal Irrati Telebistak (EiTB) Euskarazko albistegietarako esku-liburua II aurkeztu zuen ostiralean bere Bilboko (¿de su Bilbao?) egoitza nagusian. Aurkezpen horren inguruan 25 urte informatzen izeneko jardunaldia egin zen bertan... Zorionak! Hobera bidean horrelako lanak garrantzitsuak dira oso. Baina... Noizko ETB2-ko edo Radio Euskadi-ko esatari erdaldunentzat euskarazko izenak eta leloak aipatu behar dituztenerako jarraibide liburua? Aski [...]
2007-11-29 » Wall Street Journal-eko kazetariaren bide beretik ekin dio oraingoan Cesar Vidalek (Copeko kazetaria) euskararen kontra. Kriston astakeriak esaten ditu, besteak beste, “arbol” esateko euskaraz ez dugula berezko hitzik!!!. (Klik egin hemen oso-osorik entzun nahi baduzu). Kazetarien deontologiak eskatzen du zabaltzen dituzten berrien egiazkotasuna ziurtatzea. Vidal jaunak kaikukeria guzti horiek esateko ez [...]
2007-11-28 » Atzo Hizkuntza Politikarako sailburua den Patxi Baztarrikak urtero lez Euskararen Nazioarteko Egunari begira egiten den adierazpen instituzionala irakurri zuen. Baina aurtengo adierazpenak garrantzi berezi duela uste dut, izan ere, bete betean erreparatzen du euskararen erabileraren gaian eta horretan aurreratzeko zenbait funtsezko elementu jasotzen ditu. Abiaburu egokia: Egin den lanetik abiatuta urrats berriak eman behar dira, gero [...]
2007-11-20 » The Wall Street Journal-ek hilaren 6an argitaratutako euskararen inguruko artikuluari erantzunez, hainbat herrialdetako 180 profesionalek gutuna bidali diete egunkariko arduradunei. Euskara "hizkuntza bizia" dela eta esparru guztietan –baita zientziaren arloan ere– erabiltzen dela diote 180 lagunek gutun horretan. Besteak beste, Bernardo Atxaga idazleak, Pedro Migel Etxenike fisikariak eta Euskal Herriko, [...]
2007-11-14 » Badakizue toreroei buruz zer esaten den gaztelaniaz: “Valor, se le supone”. Ze erremedio! Beste horrenbeste eskatu beharko genieke alderdi abertzaleetako kideei ere “euskaraz jakitea eta erabiltzea nahitaezkoa dute”. Gaur jakin dudanez Zearretaren eta Azkarragaren artean omen dago EAko buru izateko lehia. Euskaldun eta erdaldun baten artean. Hori ezinezkoa da. Hizkuntzak [...]
2007-11-12 » Prisa, COPE, Vocento, OndaCero eta beste guztiekin zer? Hedabide españolistek lan eskerga egiten dute euskara eta euskaldunak larrutzeko garaian. Egundoko mina eta kaltea egin digute eta egiten digute egun ere; besteei beste horiei esker, Euskal Herriko gizartearen zati handi batek bete-betean uste du euskara inposatzen ari garela, erdaldunak baztertuta daudela, [...]
2007-11-09 » Hona hemen Wall Street Journalen argitaratutako artikulu madarikatu horren kazetariari, Keith Johnson-i, alegia, igorritako gutuna. Berak atzo, hilak 8, irakurri zuen baina oraindik ez dut erantzunik jaso. Horren berri izaten badut jakinaraziko dizuet, lagunok, plazer handiz. "Dear Mr. Johnson I am writting to you in order to complain about your article about [...]
2007-11-08 » Lurdes arreba ni baino urtebete zaharragoa da, 46 urte ditu. Oraintsu eman du izena euskaltegian, eta lehengoan esan zidan aurrerantzean euskaraz egin nahi zuela nirekin. Hala, atzo telefonoz deitu nion, eta saiotxo laburra egin genuen, lehenengo aldiz 45 urtean. Gernikan bizi bada ere, gaztelania du familia-hizkuntza, bai oraingoa bai [...]
2007-10-26 » Duela hilabete batzuk prentsaurrekoa eskaini zuen gure herriko euskaltzale talde batek Eskolak euskaldundu behar du lelopean. Herri handia ere ez da, euskaldunak ez gara asko, eta halakoetan gertatzen den bezala, gehienok badugu elkarren berri. Egia esateko, bitxia iruditu zitzaidan normalean erdara hutsez aritu ohi diren auzo batzuk prentsaurrekoan ikusi [...]
2007-10-19 » Adinak ez duela barkatzen eta, asteotan klinika pribatu batera joan beharra surtatu zait, Gasteizen. Banuen hizkuntzarena baina buruhauste larriagorik baina, hala ere, medikuarenera sartu orduko amua bota dut, askorik pentsatu gabe, ohituraz edo. –Egun on. –Kaixo, ... “Martin”? Euskaraz ba al dakizu? –Nik bai. Eta zuk? –Baita ere. Euskaraz egingo al dugu? Eta aurrez inondik [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
