Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "tiraka" » Tag: "gaur"

Kritakak bai, deskalifikaziorik ez

2008-07-16 » UGTren Bizkaiko atalak iritzi bat argitaratu du IV. plangintzaldiari hasiera emateko sozializazio-kanpaina gogor kritikatzen, baina IV. plangintzaldiak dakartzan neurrien inguruko azterketa osorik egin gabe. Kritika horretan dagoen hausnarketa orokor bakarra da saileko trebatzaileekin nahikoa zela. UGTren iritzia: "Podrían estudiar un Plan para que los altos cargos que tengan cerebro lo [...]

Euskararen erabileraren aldeko politika berrien oinarriak: elkarlana eta ardura

2008-01-07 »   Egorosperen artikuluaren ildotik, nik ere uste dut euskararen normalkuntzarako bideratutako diru publikoaren inguruan gogoeta egin behar dela, izan ere, Jaurlaritzaren gaur eguneko programak edo diru-laguntzak eta sailen arteko koordinazioak xede berrien aurrean aurkitzen dira, nagusiki euskararen erabilera zabaltzea eta normaltzea.   Azken 30 urteotan diru publikoa barra-barra erabili da erdalduna zena [...]

Hamar puntu etorkizunari begira

2007-12-21 » Euskaltzaindiak ere ospatu du Euskararen Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituen 25 urteen urteurrena. XI. Jagon jardunaldietan. Administrazioari dagokionez, Gotzon Egiak mintzaldi bat egin zuen euskarak izan duen garapenaz, eta 10 puntu azpimarratu zituen etorkizunari begira:   "Hona hemen EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza lanetan, nire irudiz, aintzat hartu [...]

Ez Madonnarik, ez Vidal Cuadrasik

2007-11-14 » Badakizue toreroei buruz zer esaten den gaztelaniaz: “Valor, se le supone”. Ze erremedio! Beste horrenbeste eskatu beharko genieke alderdi abertzaleetako kideei ere “euskaraz jakitea eta erabiltzea nahitaezkoa dute”. Gaur jakin dudanez Zearretaren eta Azkarragaren artean omen dago EAko buru izateko lehia. Euskaldun eta erdaldun baten artean. Hori ezinezkoa da. Hizkuntzak [...]

Wall Street Journal ere enkarguko lanetan?

2007-11-07 » Harrituta, lur eta zur agertu dira zenbait gure artean, gaur egunkari ipar amerikarrak argitara eman duen Keith Jhonsonen  “Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?”artikuluarekin, alegia “Euskal Inkisizioa: zelan esan daiteke euskaraz shepherd?" Artikulu horren gaztelaniazko bertsioan emandako datu bakar bat ere ez da egiazkoa, interpretazioak interpretazio. Gezurrez, [...]

Ez dago hizkuntza zailik

2007-09-26 » Linguistikan aditua den JUAN CARLOS MORENO CABRERAri egin dio elkarrizketa gaur (07/09/26) El Correok egunkariak. Gastelaniaz dagoen arren, esaten duena interesgarria iruditu zait, hainbat topikoren kontra argi eta ozen egiten baitu, beraz, hona dakarkizuet oso-osorik. Ea zuek zer deritzozuen.

Lege testuen korredakzioaren bidean lankidetza tresnak lehen urratsa

2007-07-23 » Aurreko post batean egorospek ohartarazten zigun ezagutza hutsezko eta itzulpen hutsezko aldiak gaindituta daudela, agerian geratu baita azken 30 urteko esperientziaren bidez, ez batak eta ez besteak ez dutela bermatzen euskal administrazioek euskaraz normaltasunez jardutea. Nolanahi ere, gaur egun dugun asmoa joera horiek garaitzea bada, ez da inor harrituko esaten badut gaur [...]

Trantsizio aldiaren amaiera

2007-06-11 » Euskarak aurrera egingo badu Administrazioaz besteko agenteen eraginez edo presioz beharko du izan, halabeharrez. Hori horrela da, baina dirua eta neurriak hartzeko ahalmena Administrazioak du. Hortaz, bien arteko jardunak uztartu behar ditugu. Orain arte uste izan dugu nahikoa zela gure umeak ikastolara bidaltzea, haiek euskalduntzeko. Ilusio hutsa. Pentsatu izan dugu [...]

Niri euskara hutsez, mesedez (II)

2007-05-25 » Mundu osoan normaltzat jotzen dena hemengo toki batzuetan euskararentzat eskatzea muturreko baztertzailea izatea da. Baina, haurrek bezala, hizkuntzek ere ikasi behar dute beregain izaten, gurasoen eskurik gabe ibiltzen, beren bidea eta aukerak bakarrik mamitzen. Hizkuntza guztiek behar dituzte beren espazio hegemonikoak. Badakit hori esatea ez dela politikoki zuzena, ezta Azkuna bezalako [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs