Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Bloga: "tiraka" » Tag: "gure"

IV. Plangintzaldia: Erabilerari ateak zabaltzen

2008-07-15 » III. Plangintzaldiaren atarian sortu zen Tiraka. Jaurlaritzako langile batzuk kezkatuta genbiltzan euskara eguneko jardueretan erabiltzeko zailtasun handiak zeudelako eta, orduan, geroa ilun ikusten zen, III. Plangintzaldi horretan ez baitzen inolako neurririk hartzen euskara genekien langileek erabil genezan. Alfabetatze-euskalduntze garaia zen. Diru piloa jartzen zen langileok hizkuntza eskakizunak egiazta genitzan, [...]

Autopropaganda pixka bat...

2008-04-10 »  Argia, 2132 zk. "Eusko Jaurlaritzako langileak dira. Euskarak administrazioan bizi duen egoera ikusita Tiraka bloga sortu zuten, euren kezkak azaltzeko gunea. Eta denek batean erantzun digute, besteak beste, beraien lan esparruan langileek hizkuntzarekiko zer-nolako jarrera duten. Alabaina, euskal gizarte osoari ere zuzentzen diete begirada, herritarron konpromisoa eskatuz."   Noiz erabaki zenuten euskarak administrazioan [...]

Tablón de anuncios

2008-02-21 » Ez dut uste inoiz azterketa seriorik egin denik Jaurlaritza barruko euskararen erabilera neurtzeko –esan nahi baita, bulegoetan, kafe-makinetan, korridoreetan... zenbat euskara entzuten den, ehunekoak eta abar–, esate baterako Soziologia Klusterrak egin ohi dituen azterlan finen parekorik. Nik neure esperimentu apala egin dut: 2008ko lehen hilabetean Jaurlaritzako “Tablón de anuncios” delako horretan [...]

Euskararen erabileraren aldeko politika berrien oinarriak: elkarlana eta ardura

2008-01-07 »   Egorosperen artikuluaren ildotik, nik ere uste dut euskararen normalkuntzarako bideratutako diru publikoaren inguruan gogoeta egin behar dela, izan ere, Jaurlaritzaren gaur eguneko programak edo diru-laguntzak eta sailen arteko koordinazioak xede berrien aurrean aurkitzen dira, nagusiki euskararen erabilera zabaltzea eta normaltzea.   Azken 30 urteotan diru publikoa barra-barra erabili da erdalduna zena [...]

Euskarazko albistegietarako EITBren eskuliburua

2007-12-03 » Euskal Irrati Telebistak (EiTB) Euskarazko albistegietarako esku-liburua II aurkeztu zuen ostiralean bere Bilboko (¿de su Bilbao?) egoitza nagusian. Aurkezpen horren inguruan 25 urte informatzen izeneko jardunaldia egin zen bertan... Zorionak! Hobera bidean horrelako lanak garrantzitsuak dira oso. Baina... Noizko ETB2-ko edo Radio Euskadi-ko esatari erdaldunentzat euskarazko izenak eta leloak aipatu behar dituztenerako jarraibide liburua? Aski [...]

Filologia ikastaroa

2007-11-29 » Wall Street Journal-eko kazetariaren bide beretik ekin dio oraingoan Cesar Vidalek (Copeko kazetaria) euskararen kontra. Kriston astakeriak esaten ditu, besteak beste, “arbol” esateko euskaraz ez dugula berezko hitzik!!!. (Klik egin hemen oso-osorik entzun nahi baduzu). Kazetarien deontologiak eskatzen du zabaltzen dituzten berrien egiazkotasuna ziurtatzea. Vidal jaunak kaikukeria guzti horiek esateko ez [...]

Ez Madonnarik, ez Vidal Cuadrasik

2007-11-14 » Badakizue toreroei buruz zer esaten den gaztelaniaz: “Valor, se le supone”. Ze erremedio! Beste horrenbeste eskatu beharko genieke alderdi abertzaleetako kideei ere “euskaraz jakitea eta erabiltzea nahitaezkoa dute”. Gaur jakin dudanez Zearretaren eta Azkarragaren artean omen dago EAko buru izateko lehia. Euskaldun eta erdaldun baten artean. Hori ezinezkoa da. Hizkuntzak [...]

Euskaltegietako irakasleen miseriak eta komeriak

2007-11-09 »  Leire Narbaiza irakasleak artikulu interesgarria idatzi du bere blog-ean:    http://eibar.org/blogak/leire/116   (Horra hitzaurrea) Euskaltegietako irakasleon miseriak eta komeriak Iban Arantzabali, bihotzez Badaramat bolada luzetxo bat gure lanaz eta gure miseriez hausnartzen, eta uste dut badela sasoia ordenatu eta plazaratzeko. Beharbada, hainbat sektoreri ez zaizkio gustatuko. Benetan, ez zait larregi inporta, egia normalean deserosoa baita. Nire [...]

Wall Street Journal ere enkarguko lanetan?

2007-11-07 » Harrituta, lur eta zur agertu dira zenbait gure artean, gaur egunkari ipar amerikarrak argitara eman duen Keith Jhonsonen  “Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?”artikuluarekin, alegia “Euskal Inkisizioa: zelan esan daiteke euskaraz shepherd?" Artikulu horren gaztelaniazko bertsioan emandako datu bakar bat ere ez da egiazkoa, interpretazioak interpretazio. Gezurrez, [...]

III. Plangintzaldiaren balorazioa

2007-08-02 » Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Herri Administrazioetako euskararen erabilera planaren (2003-2007) balorazioaren aurrerapena aurkeztu zuen 2007-04-12an. Dokumentua jaso bezain laster, Tirakan ere balorazioa “baloratzeari” ekin genion, euskera-planek sortu dituzten itxaropenak benetan zenbateraino dauden funtsatuta edo ez egiaztatzeko eta, bestalde, gure iritzia HPSko arduradunei helarazteko. Bitartean, gauza jakina denez, Kontseiluak ere bere [...]

Ikamikak

2007-07-26 » Denok bezala, oporrak beharrean ikusten dut Jokin Azkuen jauna, HPSeko zuzendaria. Azken asteotan, bi artikulu  argitaratu ditu, zein baino zein gogorrago. Bata, Arabatik blogean gure Tirakakide den Eusebio Gorosperen aurka, bestea Berrian, Kontseiluaren kontra. Ez zait egokia iruditu artikulu horietan Jokin Azkue jaunak erabili duen tonoa. Euskararen normalkuntzak ez du behar inoren kontrako politikarik, elkarrekiko [...]

Etxez aldatzen gara

2007-05-22 » Bi urte eta erdi Blogger etxean egin eta gero, egoki iruditu zaigu Nireblog aukeratzea aurrerantzeko ibilbiderako. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu orain arte hartu gaituen Blogger-i. Gure helbide berria www.tiraka.net da; eta Feed helbideena, honakoa: Feedak (RSS) sarreretarako: http://tiraka.nireblog.com/rss2/18368/index.xml Feedak (RSS) iruzkinetarako: http://tiraka.nireblog.com/rss2/18368/comments.xml

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs