Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "tiraka" » Tag: "hezkuntza"

"Integratzeko euskara behar dela transmititu behar zaio jendeari"

2008-03-04 » Xavier Vila Xarxa Cruscat katalana aztertzeko zentroko zuzendariari Berriak egindako elkarrizketa, Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldien karietara.  Xarxa Cruscat katalana azterketzeko zentroko zuzendaria da Xavier Vila eta soziolinguistika irakaslea. Donostian izan da Soziolinguistikako Klusterraren I. Jardunaldietan, hezkuntza sisteman katalana sustatzeko aukerei eta mugei buruz mintzatzeko. Katalanarekin izandako esperientziak euskara indartzeko nola [...]

Euskarak estatu soziala lortzeko giltza: ERABILERA

2007-04-17 » Konrado Mugertzak, Euskadiko eskola kontseiluburuak, hezkuntza-ereduen inguruko eztabaidan beste aletxo bat jarri du gaurko Berrian. Eztabaida hori aberastu nahian-edo, bere iritzi-artikulu horretan hainbat egi borobil esaten ditu. Hona hemen bat: “hizkuntza baten benetako maila, estatus soziala, ez ofiziala, ez du legearen indarrak edota gure desioak ezartzen, erabilerak baizik”.Haren ustez, hortaz, [...]

Hizkuntza eskakizunak legelari biren ikuspegitik (I)

2007-01-24 » Idazki hau bi legelarik idatzi arren, ez dugu inolako asmorik hemen hizkuntza-eskakizunen inguruko legezko txostenik egiteko. Artikuluaren xedea beste bat da: hizkuntza eskakizunak egiaztatu behar dituzten langileen ikuspegitik, herri-administrazioetan euskararen erabilera sustatzeko hizkuntza-eskakizunak zenbatean diren baliagarriak aztertzea. Nolanahi ere, azterketa ahal dugun objektiboen egiten saiatuko gara. Hizkuntza-eskakizunen bidez, [...]

Mikel Zalbide, euskaltzain oso

2006-04-27 » Mikel, besteak beste, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko burua da. Betikoa da etxe honetan. Nik ez dut perillarik eta ejekutibo karterarik gabe imajinatu ere egiten. Behin edo bestetan etxazpiko garajean ere ikusi dut bere kotxea hartzen, eguneroko joanetorrian ehundaka kilometro egiteko. Zein kotxe hain bidai luzerako hoberena? Mercedesa. Mikelez [...]

Eusko Legebiltzarrak euskararen alde lan egingo du

2005-12-07 » Adierazpen garrantsitzua egin du Eusko Legebiltzarrak Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta.Egin klik hemen euskararen aldeko erakunde-adierazpena osorik irakurri nahi baduzu. Albistea pozik hartu dut, eta nik, behintzat, euskararen inguruko jokabide aldaketa ikusi nahiko nuke adierazpen horretan. Hala ere, badira hainbat gauza zehaztugabe geratzen direnak -normala denez horrelako adierazpen instituzionaletan-. [...]

OROTARIKO EUSKAL HIZTEGIA

2005-11-24 » Euskaltzaindiak amaitu berri du Mitxelenak hasitako Orotorariko Euskal Hiztegia.Lan mardula izan da eta oso interesgarria. Nik erabili izan dut, eta lana patxadaz egitea eskatzen badizu ere, oso lagungarria izan zait testuak lantzeko. Izugarri ikasteko aukerak ematen ditu. Lanaren balioa denen eskura egon dadin, interesgarria deritzot interneten bidez eskuragarri [...]

INERTZIAK ASTINTZEKO GARAIA

2005-08-01 » (Erramun Osak Argia aldizkarian argitaratutako artikulutik hartua)Euskal Autonomia Erkidegoan burutu azken hauteskundeen ostean, aldi berri baterako Eusko Jaurlaritza osatu berri da. Batzuen aburuz, jarraipenekoa izango da Jaurlaritza berrituaren jitea, alabaina, hezkuntza nola baita hizkuntza politikei dagokienez, bederen, orain artekoarekin segitzeak ez dauka zentzu larregirik. Izan ere, urteetan ereindakoak bere onenak [...]

Euskara eta footing-a

2005-07-27 » Pedro Migel Etxenike harribitxi bakana dugu Euskal Herri txiki eta zalapartatsu honetan. Ez naiz batere aditua, baina seguru nago beste askok, bere tokian, dagoeneko habia egina izango zutela AEBetan, Singapurren edo zientzialariak eta ikerkuntza maitegoak dituzten beste edozein herrialdetan. Horregatik da eskertzekoa haren proiektua hemen mamitu nahi izatea, bestelako erraztasunak [...]

Ikasmaterialen Estilo-liburua

2005-07-08 » Azken bolada honetan zorioneko gaude estilo-liburuak direla eta. Joan den astean aurkeztu zituen IVAPek euskaraz eta gazteleraz ondu dituen estilo-liburuak; baina oraingoan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitara emandako Ikasmaterialen Estilo-liburuaren bigarren eta hirugarren atalak hizpide hartuko ditugu.EIMA programak (Euskal IkasMaterialgintzA) unibertsitate aurreko ikasmailetarako euskarazko ikasmaterialak sortu, argitara eman eta [...]

Euskaraz, ezta \'egun on\' ere

2005-06-08 » Gaurko Berrian dator notizia: Nafarroako parlamentariak euskaltegian. Hezkuntza Batzordeko kideak Arturo Campion euskaltegian izan ziren atzo, bisitan; eskola ematen hasi zitzaizkienean berehala eten zuten UPNko ordezkariek saioa eta alde egin zuten ernegatuta. Gehiago irakurtzeko, sakatu hemen

Diagnostikoan dago euskararen sendabidea

2005-05-10 » Joxerra Garzia, BerriaGarziak dioena da egoera Hezkuntza Sailak berak azaldutakoa baino okerragoa ere badela. Hau da: egi borobila dela A eta B ereduek ez dutela euskalduntzen, egia den moduan D ereduaren emaitzak ere oso kaskarrak direla. Mingarria den arren uste du diagnostiko erreala egin behar dela, gordin-gordina "Baliteke nire kontsiderazio [...]

Euskal ikasleen euskara maila

2005-05-03 » Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) A ereduan ikasten ari den 16 urteko ikasle bakar batek ere (%100) ez du euskaraz normaltasunez komunikatzeko ahalmenik. Era berean, B ereduko ikasleen %67k eta D ereduko %32k ere ez dute euskara maila nahikorik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 16 urteko ikasleen euskara maila neurtzeko prestatu duen [...]

\"Lehentasun politikoa\" omen dute hezkuntza ereduek

2005-04-27 » Lehentasunen kontua izango da, eta ez dugu guk hori zalantzan jarriko. Ez horixe. (Irakur testua Berrian)Baina maila bereko lehentasuna merezi du guretzat Administrazioan euskararekin oro har, eta batik bat hizkuntza eskakizunekin gertatzen ari den iruzurrak. Eta hor salatzaileak eurak salatzen ditugu, hau da: Jaurlaritzako Outlook-en badago atal bat "Gai sindikalak" [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs