Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Bloga: "tiraka" » Tag: "kultura"

Euskara barru-barruan

2007-08-23 » Gasteizko alkate sozialista Patxi Lazcozek Berria egunkariari egin elkarrizketan adierazi du eze Udaleko Kultura zinegotzi izendatu berriak barru-barruan daramala euskara eta horregatik aukeratu duela zeregin horretarako. Zinegotzi hori ezaguna eta adiskidea ere badut, eta orain baino lehen ere aitortu dut zama nahiko eta gehiegi ere baduela noiznahi eta nonahi bizkartzainez [...]

Begirada kontua izango ote?

2007-06-15 » Funtzionarioa eta itzultzailea naizen aldetik, Administrazioko euskararen egoera eta errealitatea ondo ezagutzen ditudala deritzot. Ustez badudan ezagutza horretan oinarriturik esan dezaket, ezelango motibazio politiko barik (izatekotan, aldekoa litzateke), zenbakien eta portzentajeen lilura-itxuraren iruzurra dugula aurrean. "Jomuga urrun dugu oraindik, bidea hasi besterik ez dugu egin" adieraziz amaitu dute, Azkaratek eta [...]

EUSKADI LITERATURA SARIAK: IRUZURRAREN ITZAL LUZEA

2007-02-22 » Gure euskal unibertso txiki honetan gehienok elkar ezagutzen dugu. Zer esanik ez, euskal literaturaz ari bagara. Euskal sistema literarioan irakurleak urriak izaten dira eta, hortaz, sariek sekulako garrantzia hartzen dute, askotan bizirauteko posibilitate ekonomikoa sarietan baitago. Idazleen biziraupena ez ezik, argitaletxeena ere jokoan dago. Euskadi literatura sariak dira, arlo honetan, [...]

MEUNIÈRE ETA PIKILLOA

2006-10-19 » Duela gutxi bota du Pako Aristik Berrian «Kultura 'meniere' erara» izeneko artikulu zirikatzailea. Beregan ohi denez, ez zaio ozpina eta etsipena falta, harako iragarkian bezala, “luxuaren aurka, hiperkapitalismoaren aurka, oporretarako etxeen aurka, kirol berri eta sofistikatuen aurka, auto latzen aurka eta nahi duzuen guztiaren aurka” azkon zorrotzak botatzeko [...]

Beti bezala, euskarazko komunikabideentzat diru nahikorik ez.

2006-06-02 » Kultura Sailak argitaratu berri ditu euskarazko prentsari emango dizkien diru-laguntzak. Bi ondorio, labur-labur: eskasak eta berantiarrak.Atzoko Berrian honako hau irakur genezakeen «59.050 euroko hazkundea aurreikusi du euskara hutsezko hedabide idatzientzat aurtengo diru laguntzen deialdian. Hazkundea ez da iristen Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) neurrira ere: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako iazko urte [...]

EiTB, edo nola egin erridikuloa...

2006-03-20 » Sustatu.com-etik jasotako berriaEiTB nazioarte mailan gaizki geratzea ez da ona, baina bere ikusentzule propioen aurrean, oraindik okerragoa da. Duela egun batzuk EiTB-k, JumpTV.com webgunearekin hitzarmen bat sinatu zuen. Honen bidez, JumpTV-k EiTBko Canal Vasco, ETBsat, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Euskadi Gaztea, Radio VItoria eta EiTBirratia eskainiko ditu bere webgunean. [...]

Non dago euskal hedabideen arazoa?

2005-12-02 » EKTSAko kontseilari orokor Joanmari Larrarte haserre agertu zaigu, gaur, Kultura Sailak uzkur eta zeken jokatu duelako euskarazko hedabideei diru-laguntzak ematerakoan. Ez diot arrazoirik kentzen, oro har. Hala ere, nire ustez hedabideok indartzeko garrantzizkoena ez dira, nire ustez, inbertsioak, bezeroak baizik. Euskal prentsaren arazorik gordinena irakurle faltarena da. Irakurle beste [...]

Euskara denona da

2005-09-23 » Europako Kontseilua gobernu arteko erakundea da eta Estrasburgon du egoitza, Frantzian. Bere xedea kontinentearen batasuna indartzea, Europako herritarren duintasuna bermatzea eta gure balio nagusiak zaintzea dira, alegia demokrazia, giza eskubideak eta zuzenbide-estatua. Bere helburu nagusietarikoa honako hau da: Europako kultura-identitatea sustatzea eta kultura ezberdineko herrien arteko elkar ulertzea garatzea. jarraitu [...]

Ibarretxe jauna: euskarak zeharkako gaia izan behar du

2005-06-28 » Duela bederatzi egun jarduneko lehendakari Ibarretxeri idazkia igorri genion, eta horren kopia bat jarduneko Kultura sailburu Miren Azkarateri, non ondorengo paragrafoetan irakur dezakezuen proposamen zehatza egiten baikenion, euskarak zeharkako gaiak behar duela izan adieraziz. Lehendakari orain berriro aukeratuak ez digu aintzat hartu, argi gelditu den moduan gaur argitaratutako 8/2005 Dekretuan. [...]

Euskarak politika eraginkorra behar du EHUn

2005-06-11 » E. ARANA, I. ANTIGUEDAD, T. MATEOS, A. RODRIGUEZ, J. ABASCAL eta J.M. ZENDOIA EHUko Izenetik Izanera Foroko kideak dira. Artikulu bat argitaratu dute gaur Garan, azkenengo paragrafoan honako hauen dioena:"Europatik datozen haize berriek kalitatearen hizkera, ebaluaketaren kultura, gaitasuna bermatu beharra... dakartzate. Ados. Erronka horiei beste bat eransten diogu: EHUk bere [...]

Euskaltegi homologatuek planto egin diote Eusko Jaurlaritzari

2005-06-09 » Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskaltegi homologatuek planto egin diote Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Onartezina irizten diote sektorearen finantzaketarako agintariek egin dieten proposamenari, eta hori aldatzea eskatu diete. Xede horrekin gutuna igorri zioten Miren Azkarate sailburuari ekainaren 1ean, baina ez dute erantzunik jaso. Jaurlaritzak jarreraz aldatzen ez badu, euskaltegiak prest [...]

HIZKUNTZA POLITIKA LEGEGINTZALDIAREN ATARIAN

2005-05-12 » Inaki Irazabalbeitia BerriaEgungo hizkuntza politikaren gaineko azterketa zorrotza egiten du Irazabalbeitiak iritzi-artikulu honetan. Birplanteamendu eta eztabaida sakona aldarrikatzeaz gainera, bost esparrutan banatzen da bere azterketa. Gureari dagokionez, aho-bilorik gabe heltzen dio hizkuntza politikak administrazio publikoan izan behar duen kokapenaren auziari:“Batetik, hizkuntza-politikaren beraren tokia administrazio publikoan birdefinituko nuke. Egun, hizkuntza-politikan diharduten [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs