
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-07-15 » III. Plangintzaldiaren atarian sortu zen Tiraka. Jaurlaritzako langile batzuk kezkatuta genbiltzan euskara eguneko jardueretan erabiltzeko zailtasun handiak zeudelako eta, orduan, geroa ilun ikusten zen, III. Plangintzaldi horretan ez baitzen inolako neurririk hartzen euskara genekien langileek erabil genezan. Alfabetatze-euskalduntze garaia zen. Diru piloa jartzen zen langileok hizkuntza eskakizunak egiazta genitzan, [...]
2007-12-21 » Euskaltzaindiak ere ospatu du Euskararen Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituen 25 urteen urteurrena. XI. Jagon jardunaldietan. Administrazioari dagokionez, Gotzon Egiak mintzaldi bat egin zuen euskarak izan duen garapenaz, eta 10 puntu azpimarratu zituen etorkizunari begira: "Hona hemen EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza lanetan, nire irudiz, aintzat hartu [...]
2007-11-12 » Prisa, COPE, Vocento, OndaCero eta beste guztiekin zer? Hedabide españolistek lan eskerga egiten dute euskara eta euskaldunak larrutzeko garaian. Egundoko mina eta kaltea egin digute eta egiten digute egun ere; besteei beste horiei esker, Euskal Herriko gizartearen zati handi batek bete-betean uste du euskara inposatzen ari garela, erdaldunak baztertuta daudela, [...]
2007-11-09 » Leire Narbaiza irakasleak artikulu interesgarria idatzi du bere blog-ean: http://eibar.org/blogak/leire/116 (Horra hitzaurrea) Euskaltegietako irakasleon miseriak eta komeriak Iban Arantzabali, bihotzez Badaramat bolada luzetxo bat gure lanaz eta gure miseriez hausnartzen, eta uste dut badela sasoia ordenatu eta plazaratzeko. Beharbada, hainbat sektoreri ez zaizkio gustatuko. Benetan, ez zait larregi inporta, egia normalean deserosoa baita. Nire [...]
2007-06-12 » Aspaldi honetan Kataluniako hainbat legelari eta unibertsitateko irakaslerekin ari naiz harremanak izaten, lan kontuak direla-eta. Aurreko batean horietako batzuk Bilbora gonbidatu genituen Kataluniako Estatu berriaren inguruko jardunaldi batzuetan parte hartzera. Hainbat hizlari ziren baina batek bakarrik bidali zigun aurretik bere hitzaldia. Hark bidalitako testua katalanez jaso genuen lehenbizi, eta egun [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
