Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "tiraka" » Tag: "lege"

Hamar puntu etorkizunari begira

2007-12-21 » Euskaltzaindiak ere ospatu du Euskararen Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituen 25 urteen urteurrena. XI. Jagon jardunaldietan. Administrazioari dagokionez, Gotzon Egiak mintzaldi bat egin zuen euskarak izan duen garapenaz, eta 10 puntu azpimarratu zituen etorkizunari begira:   "Hona hemen EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza lanetan, nire irudiz, aintzat hartu [...]

Lege testuen korredakzioaren bidean lankidetza tresnak lehen urratsa

2007-07-23 » Aurreko post batean egorospek ohartarazten zigun ezagutza hutsezko eta itzulpen hutsezko aldiak gaindituta daudela, agerian geratu baita azken 30 urteko esperientziaren bidez, ez batak eta ez besteak ez dutela bermatzen euskal administrazioek euskaraz normaltasunez jardutea. Nolanahi ere, gaur egun dugun asmoa joera horiek garaitzea bada, ez da inor harrituko esaten badut gaur [...]

Parlamento vasco delakoak, euskal legebiltzarretik gutxi du

2006-11-03 » Ez da txistea, ez da inozentada.Euskararen zabalkundea eta ezagupena sustatzeko asmoa (Etxepare institutua) duen proposamenari laguntzen dion dokumentazio osagarri guztia gaztelania hutsez aurkeztu du Kultura Sailak Legebiltzarrean, sail guztien proposamen gehienekin gertatu ohi den bezala. Horren aurrean, Aralar taldeak eskatu zuen, dokumentazio guztia euskaraz (ere) eskuratu arte prozedura [...]

Administrazioan euskara lan hizkuntza?

2006-01-10 » Zuzen-zuzenean heldu dio Pako Sudupe idazleak izenburuko gaiari, teorizazio sakonik gabe baina arazoa gertutik bizi duenaren ikuspuntutik, asteburuko iritzi artikulu batean..“Politikariek ez badute euskaraz egindako lana babesten eta sustatzen, administrazioko langile euskal-nahikoak oztopo larria izango du. Departamentu-buruak laguntzen ez badu, beste horrenbeste. Arduradun tekniko eta politikoek euskarazko langintzaren normalizazioa [...]

Itzulpenen Datu-basea administrazioko langile euskaldunen esku

2005-11-24 » IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak Itzulpenen Datu-base bat sortu du aurten, IDABA.UZEIren aplikazio bat erabiliz, IZOk hainbat funtzionaltasun duen datu-basea sortu du eta elikatzen dihardu. Oraingoz, 420 testu baino gehiago dago jasota IDABAn, itzultzaileentzat ez ezik administrazioan euskaraz lan egiten/egin nahi duten langileentzat ere baliagarri izan daitezkeenak: Kode Zibila, Zigor Kodea, [...]

EUSKARA ETA LEGEAK

2005-11-22 » Nik ere, Iñaki bezala, iritzi-mezu honekin euskara eta legea aztertuko lukeen mezu-sorta bati hasiera eman nahi nioke , hain zuzen ere, legelariok euskaraz jarduteko izaten ohi ditugun arazo eta oztopoak aztertu nahi dituena. Gaiak bere konplexutasuna baduen arren, agintzen dizuet ahal dudan kontu praktikoenak ekartzen saiatuko naizela, gai [...]

Nahikoa dugu anai txikiarena egitearekin

2005-10-17 » Aurreko igandean Berriak Batasuneko euskara arduradunen iritzi artikulu bat argitaratu zuen. Artikulu horretan Karmele Aierbek eta Mikel Galartzak hizkuntza politika berri bat eskatzen zuten, eta iritziak iritzi, niri artikulu horrek aspaldi dudan kezka bat plazaratzeko aitzakia eman dit: euskararen etorkizuna hein handi batean euskaldunon esku dago, herritarrengandik hasita azken arduradun [...]

EUSKARAREN ERABILERAREN NORMALIZAZIOA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN

2005-07-05 » (Iturria: Joxean Amondarain, Bat aldizkaria, 55. zk.)Asko gustatu zaigu Bat aldizkariak ekaineko alean plazaratu duen artikulu hori, bertan xehe-xehe azaltzen baitu Joxean Amondarainek, hizkuntza normalizazioko teknikariak, zer lan egin den 1991tik hona Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen normalizazioari begira.Eskertzekoak dira, bereziki, estatistika eta lege-xedapenez haratago bukaera aldean egiten dituen hausnarketa gazi-gozoak; [...]

Legebiltzarrean ez omen da giro. Eta Jaurlaritzan?

2005-03-08 » Bete-betean asmatu du Joxe Mari Agirrek joan den asteko artikuluan. Eta Jaurlaritzan? Ze emaitza erakutsiko liguke Legebiltzarrarena bezalako azterketa hotz batek? Ba al dugu daturik eskura, jakiteko sailez sail, zuzendaritzaz zuzendariza, estatistikoki zein hizkuntza-erabilera den indarrean gure administrazioan?Lan polita egin liteke, atalka eta alorrez alor, bildurrak eta konplexuak alde batera [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs