Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "tiraka" » Tag: "politika"

Euskararen erabileraren aldeko politika berrien oinarriak: elkarlana eta ardura

2008-01-07 »   Egorosperen artikuluaren ildotik, nik ere uste dut euskararen normalkuntzarako bideratutako diru publikoaren inguruan gogoeta egin behar dela, izan ere, Jaurlaritzaren gaur eguneko programak edo diru-laguntzak eta sailen arteko koordinazioak xede berrien aurrean aurkitzen dira, nagusiki euskararen erabilera zabaltzea eta normaltzea.   Azken 30 urteotan diru publikoa barra-barra erabili da erdalduna zena [...]

Euskara barru-barruan

2007-08-23 » Gasteizko alkate sozialista Patxi Lazcozek Berria egunkariari egin elkarrizketan adierazi du eze Udaleko Kultura zinegotzi izendatu berriak barru-barruan daramala euskara eta horregatik aukeratu duela zeregin horretarako. Zinegotzi hori ezaguna eta adiskidea ere badut, eta orain baino lehen ere aitortu dut zama nahiko eta gehiegi ere baduela noiznahi eta nonahi bizkartzainez [...]

Begirada kontua izango ote?

2007-06-15 » Funtzionarioa eta itzultzailea naizen aldetik, Administrazioko euskararen egoera eta errealitatea ondo ezagutzen ditudala deritzot. Ustez badudan ezagutza horretan oinarriturik esan dezaket, ezelango motibazio politiko barik (izatekotan, aldekoa litzateke), zenbakien eta portzentajeen lilura-itxuraren iruzurra dugula aurrean. "Jomuga urrun dugu oraindik, bidea hasi besterik ez dugu egin" adieraziz amaitu dute, Azkaratek eta [...]

Hizkuntza eskakizunak legelari biren ikuspegitik II

2007-01-30 » Aurreko post-ean hizkuntza-eskakizunen inguruan hausnarketa eta kritika egitea eskatzen genuen, eta honako ideiatik abiatzea proposatzen genuen, gainera: "hizkuntza-eskakizunek euskara herri-administrazioetan sartzeko balio izan dute eta langile kopuru bat euskaldun izatea bermatzeko balio dute. Halaber, egoera egonkor bat eman diote euskarari herri-administrazioetan. Alabaina, gaur egun dugun erronkarako, hau da, erabilera sustatzeko, [...]

Chabelitarren hizkuntza politika

2007-01-29 » Honek esan egiten du. Kamara baten aurrean ere bai. Zer ba? Hori da geuk erakarri beharreko erdal komunitateko kide gehienek pentsatzen (eta batzuek esaten) dutena. Honexek pentsatu (edo) eta jaurti. Horra mundu zabalaren aurrean, bere gizon ohiari (Bofill) esandakoetako batzuk.(Aupa Chabeli!) “Eso de que hablen catalán en [...]

EUSKALIT

2006-10-03 » Gaur Berriakek albizte garrantsitzu bat dakar euskararen inguruan: Jaurlaritzak enpresa eta erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko ziurtagari "ofizial" bat sortuko du.Albiztea oso pozgarria izango litzateke, ez balitz aurretik euskalgintzako beste erakunde batek, Kontseiluak alegia, arlo horretan bertan egindako ahalegina eta lana aintzat hartu gabe egingo duela iragarri ez balu Jaurlaritzak.Euskaldunak langile [...]

HIZKUNTZA POLITIKA BERRIA ERABILERA SUSTATZEKO

2006-06-08 » En castellano, por favor. Erabilera areagotzeko hizkuntza politikaren bila jardunaldia egin zen atzo Donostian, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta. (Gaurko Berrian duzue informazio gehiago)Kontseiluaren iritziz, «hizkuntza politika berria behar da erabilera zabaltzeko». Honakoak dira, bere ustez, hizkuntza politika berri horren oinarriak: epe eta helburu zehatzak edukitzea, «bestela lausotu egiten baita»; [...]

Administrazioaren bikaintasuna

2006-05-20 » Pasa den ostegun eta ostiralean Herri Administrazioetan Kudeaketako Bikaintasunari buruzko I. Kongresua ospatu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian.Nire beste blogean Kongresu honen berri eman dut:Lehenengo jardunaldiaBigarren jardunaldiaEuskararen ikuspuntutik begiratuta, hutsaren antzekoa. Nire ustez, berriz, euskara, kalitatea eta administrazio elektronikoa batera joan behar dute gure administrazioetan.Hortan ba dute elkarlanerako eremu zabala administrazioaren [...]

Hitz berezi batzuk (eta III)

2006-03-02 » Nafarroa – Euskal Herria – Euskadi - Dena delakoa.Atal hau luzatzea merezi arren, ez naiz gehiegi luzatuko. Alde batetik, kontu hau azkenaldi honetan ondo bideratuta baitago, eta han eta hemen honen inguruko gogoetak eta eztabaidak abian baitaude. Izan ere, Euskadi terminoa orain arte oker erabili dugula agerian gelditu da. [...]

Kontsentsua

2006-02-27 » Duela urte batzuetako kontsentsua galdu dela dio hainbatek, eta premiazkoa dugula, beraz, lehenbailehen orduko giroa berreskuratzea. Eta ez nago ados, edo, aldez ados egonda ere, adostasun giro hori zertan oinarritzen zen xeheago aztertu beharko litzatekeela deritzot, errazkerian eroriko ez bagara.Osorik irakurri Nire iritzi apala da orain goraipatzen den kontsetsu politiko [...]

Autoritateak

2006-02-02 » Gauza jakina da zein garrantzitsua den OPI (Oso Pertsonaje Inportantea) baten sinadura adierazpen edo manifestu baten atxikimenduen artean. Areago opi hori Saramago, Atxaga edo maila horretako jendea bada. Eta ez dut nik horren kontra jardungo, ongi iruditzen baitzait, Atxagak lehengoan zioen bezala, batzuek duten ohartzun mediatikoa bestela bat ere txinpartarik [...]

Bi testu, bi ikuspegi?

2006-01-20 » Politika soziolinguistikoaren baratze honetan bi joera gailentzen dira nabarmen. Ematen du aurrez aurre dauden bi mundu direla, batzuk tripak eta besteak burmuina erabiltzen dutenak. Batzuk temati zitaltzat jotzen dira, eta besteak soberan zentzuzkotzat. Norbaitek esango du, beste kontu batzuetan bezala, erdian dagokela bertutea. Nik, neure iritzia emanez behin eta berriro [...]

Hizkuntza eskubideak eta aukera berdintasuna

2006-01-19 » ...orain gutxiko idazki batean Patxi Baztarrika sailburuordeak azpimarratu du akordio soziopolitiko baten beharra euskararentzat. Ados gaude; euskal gizartea osatzen dugunok ahalik eta akordiorik zabalena behar dugu, ahalik eta eragile gehien elkartuko dituena (eragile politiko, sindikal, ekonomiko, sozial etab.). Hori bai, “hitzarmen handi” horrek oinarri sendo bat izan behar du: [...]

Nazio eta hizkuntza bakarrak PPrentzat

2006-01-13 » Duela hilabete inguru HPSk "Hizkuntza Politika aurrera begira" liburuxka atera zuen, non, egungo egoeraren hausnaketa eta balorazioa egin eta gero, euskara euskal herritar guztiengana, begirunez eta modurik txukunenean, hurbildu behar dela esaten baita. Niri iruditzen zait, ordea, gorrari entzunaraztea eta itsuari ikusaraztea ezinezkoa dela. PPkoek eta PSEko askok (eta [...]

Nahikoa dugu anai txikiarena egitearekin

2005-10-17 » Aurreko igandean Berriak Batasuneko euskara arduradunen iritzi artikulu bat argitaratu zuen. Artikulu horretan Karmele Aierbek eta Mikel Galartzak hizkuntza politika berri bat eskatzen zuten, eta iritziak iritzi, niri artikulu horrek aspaldi dudan kezka bat plazaratzeko aitzakia eman dit: euskararen etorkizuna hein handi batean euskaldunon esku dago, herritarrengandik hasita azken arduradun [...]

Hizkuntza Politikako sailburuorde berriari.

2005-10-16 » Baztarrika jauna, ezer baino lehen: ongi etorria! Lanerako kemenaz bazatoz, ez duzu aspertzeko beta larrik izango. Euskara kontuak ere sano dira interpretagarriak. Nola liteke, ostean, batek botila erdi beterik ikustea, eta besteak erdi hutsik? Soka horretan orekari eustea ez da izango erronka erosoa. Erraza izango ez den moduan neurri berean [...]

INERTZIAK ASTINTZEKO GARAIA

2005-08-01 » (Erramun Osak Argia aldizkarian argitaratutako artikulutik hartua)Euskal Autonomia Erkidegoan burutu azken hauteskundeen ostean, aldi berri baterako Eusko Jaurlaritza osatu berri da. Batzuen aburuz, jarraipenekoa izango da Jaurlaritza berrituaren jitea, alabaina, hezkuntza nola baita hizkuntza politikei dagokienez, bederen, orain artekoarekin segitzeak ez dauka zentzu larregirik. Izan ere, urteetan ereindakoak bere onenak [...]

Euskarak politika eraginkorra behar du EHUn

2005-06-11 » E. ARANA, I. ANTIGUEDAD, T. MATEOS, A. RODRIGUEZ, J. ABASCAL eta J.M. ZENDOIA EHUko Izenetik Izanera Foroko kideak dira. Artikulu bat argitaratu dute gaur Garan, azkenengo paragrafoan honako hauen dioena:"Europatik datozen haize berriek kalitatearen hizkera, ebaluaketaren kultura, gaitasuna bermatu beharra... dakartzate. Ados. Erronka horiei beste bat eransten diogu: EHUk bere [...]

Ezker Abetzalea: zenbait iritzi hizkuntzaren inguruan

2005-06-09 » EusebioEzker Abertzalearen inguruko iritzi jasotze honek segida izateko asmoa du, euskarari buruz beste alderdi batzuek ere agertzen dituzten jarreren berri emanez, hain zuzen ere.Ezker Abertzalea da, ezbairik gabe, gure herriko erakundeetan euskaldunik gehien jartzen dituena eta, areago, euskararik gehien erabiltzen duena. Hori zalantzan ipintzen duena errealitatetik kanpo dago. Horren adierazgarri [...]

Euskal Herrian Euskaraz (berriro)!

2005-06-03 » Horrela izendatu du gaur Madalen Iriartek bere ostiraleroko kronika Berrian. Gaurko horretan azken 25 urteetan EAEko funtzionarioak euskalduntzeko ekin zaion politika zalantzan jarri eta herritarrek funtzionarioengandik lehenengo hitzak eta lehenengo ahalegina gutxienik euskaraz eskatzeko eskubidea dutela/dugula esaten du.Ezin ahaz daiteke Administrazioan jarduten dugunok herri-langileak garela, hau da, herritarrei zerbitzuak [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs