2008-01-25 » Aurreko post-etan guk egindako ildo beretik datorkigu oraingoan Joserra Garzia jauna: "Anabasa da. Ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara, hezkuntza sistema, komunikabidea...".
Berriak egin dion elkarrizketa txiki batean, euskara saldu behar dugun produktua dela dio Joserrak eta horretarako ezinbestean koordinazioa behar dela.
Irizpide garbiak behar dira horretarako, bere iritziz eta ekintza txikiena ere estrategia nagusi [...]
2007-01-24 » Idazki hau bi legelarik idatzi arren, ez dugu inolako asmorik hemen hizkuntza-eskakizunen inguruko legezko txostenik egiteko. Artikuluaren xedea beste bat da: hizkuntza eskakizunak egiaztatu behar dituzten langileen ikuspegitik, herri-administrazioetan euskararen erabilera sustatzeko hizkuntza-eskakizunak zenbatean diren baliagarriak aztertzea. Nolanahi ere, azterketa ahal dugun objektiboen egiten saiatuko gara. Hizkuntza-eskakizunen bidez, [...]
2006-09-15 » «Hala ere, hizkuntza baten hezurdura bere komunitatea da. Lan munduan zein aisialdian, eremu publikoan zein pribatuan, nor ari da eten gabe bilgune eta harreman sare berriak sortzen eta osatzen? Jardun horietan, nork egiten du hizkuntza baten edo bestearen aldeko hautua? Gizarteak, guk geuk. Izan ere, patetikoak, sinpatikoak edo antipatikoak izanda, [...]
2005-09-01 » Toni Mollá kazetariak honakoa idatzi du www.gizpukoaeuskara.net albistegian:"Sareari esker, gure hizkuntzak munduko hizkuntzak dira egun; hori da informazio aroko berrikuntza soziolinguistiko nagusia. Gure hizkuntzek balio sinbolikoaren zati bat galdu dute (bazen garaia, konpentsaziozkoak ziren-eta!) eta, orain, balio funtzionalak soilik dituzte. Katalana eta euskara, sarean, ez dira gizarte jakin bateko kide [...]