2007-11-29 » Wall Street Journal-eko kazetariaren bide beretik ekin dio oraingoan Cesar Vidalek (Copeko kazetaria) euskararen kontra. Kriston astakeriak esaten ditu, besteak beste, “arbol” esateko euskaraz ez dugula berezko hitzik!!!. (Klik egin hemen oso-osorik entzun nahi baduzu).
Kazetarien deontologiak eskatzen du zabaltzen dituzten berrien egiazkotasuna ziurtatzea. Vidal jaunak kaikukeria guzti horiek esateko ez [...]
2007-11-20 » The Wall Street Journal-ek hilaren 6an argitaratutako euskararen inguruko artikuluari erantzunez, hainbat herrialdetako 180 profesionalek gutuna bidali diete egunkariko arduradunei. Euskara "hizkuntza bizia" dela eta esparru guztietan –baita zientziaren arloan ere– erabiltzen dela diote 180 lagunek gutun horretan. Besteak beste, Bernardo Atxaga idazleak, Pedro Migel Etxenike fisikariak eta Euskal Herriko, [...]
2007-11-09 » Hona hemen Wall Street Journalen argitaratutako artikulu madarikatu horren kazetariari, Keith Johnson-i, alegia, igorritako gutuna. Berak atzo, hilak 8, irakurri zuen baina oraindik ez dut erantzunik jaso. Horren berri izaten badut jakinaraziko dizuet, lagunok, plazer handiz.
"Dear Mr. Johnson
I am writting to you in order to complain about your article about [...]
2007-11-07 » Harrituta, lur eta zur agertu dira zenbait gure artean, gaur egunkari ipar amerikarrak argitara eman duen Keith Jhonsonen “Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?”artikuluarekin, alegia “Euskal Inkisizioa: zelan esan daiteke euskaraz shepherd?" Artikulu horren gaztelaniazko bertsioan emandako datu bakar bat ere ez da egiazkoa, interpretazioak interpretazio. Gezurrez, [...]