2008-05-05 » Diskoa betetzen hasi zaizu, arazoak ematen ari da. Agian fitxategi batzuk oso handi egin dira (normalean log fitxategiak). Hurrengo komandoarekin tamainaren arabera sailkatu eta pantailan agertuko zaizkizu:
# find ./ -size +1000000 -exec ls -lh {} \;
Tamainaren (size) aldagaia aldatuta komandoa zure beharizanetara egokitu dezakezu.
Ondoren zeuk erabaki fitxerookin egin behar duzuna: [...]
2008-02-29 » Ubuntuko webgunean Brainstorm ekimena jarri dute martxan, bertan erabiltzaileek Ubuntuaren garapen taldeari iradokizunak egin diezaiokete.
Dagoeneko ideia ugari proposatu dira eta zuk ere parte har dezakezu. Horretarako, hori bai, izena eman behar duzu, erregistroa derrigorrezkoa da eta.
Zuk zer proposatuko zenuke?