Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "ube" » Tag: "baita"

Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da.

2008-11-02 » Atzo Garik iradokizun bat bidali zidan posta elektronikoz: "Badago bug bat, euskaraz bakarrik dagoena. Dokumentu bat beste karpeta batetara mugitzerakoan idazmahaian "reset" bat gertatzen da. Aspalditik sufritzen dut eta banuen susmoa euskarazko Ubuntuetan bakarrik gertatzen zela. Atzo Teketenek konfirmatu dit hori, baita Israeldarrez ere dagoela bug hori, baina oraindik ez dutela [...]

Virtualbox eta kernelaren eguneraketak.

2008-06-18 » Azken aldi hontan oso modan jarri da birtualizazioaren gaia. Birtualizazio softwarea erabiliz, zure ordenagailuan sistema eragile ugari eta baita sistema bereko makina ugari batera martxan izan ditzakezu eta hori oso erabilgarria suertatu zait askotan. Merkatuan programa asko daude sistemen birtualizazioa sortzeko eta nik Virtualbox erabiltzen dut. Primeran dabil, oso erraza erabiltzeko [...]

Wifi konexioa martxan Ubuntun.

2008-06-08 » Lortu dut! Somosespartanos.com webgunean aurkitu dut nire wifi konexioa martxan jartzeko prozedura eta zuekin konpartitu nahi dut. Askotan portatilak egiten dituzten enpresek ez dute banatzen beraien ordenagailuetan ipintzen dituzten haririk gabeko txartelen kontrolatzaileak edo driverrak eta horrek buruko min handiak sortzen dizkigute Ubuntu, eta orokorrean GNU/Linux, erabiltzaileoi. Ba dago aukera bat windowseko driverrak [...]

Berrikuntza gehiago. Rhythmbox.

2008-04-27 » Aurreko mezuan lehen begiratuan Ubuntu 8.04 bertsioari ikusi dizkiogun berrikuntza batzuk komentatu ditugu. Oraingoan Rhythmbox musika erreproduzigailuak dakarren beste bat komentatu nahi dizuet. Erreprodukzio zerrendatan atal berri bat agertzen da Dendak izenekoa. Bertan, Jamendo eta Magnatune Interneteko musika denden musika librea entzun dezakegu eta nahi izanez gero, baita erosi ere.

Canonical-ek Ubuntu ikastaroa iragarri du.

2008-04-16 » Canonical-ek Ubuntu Linuxeko erabiltzaile berrientzat ikastaroak iragarri ditu. Horretarako Ubuntu Desktop Training programa ipini du martxan eta aukeren artean simulazioak, praktikak eta informazio baliagarria eskuratzeko modua izango du ikasleak. Horrela eguneroko lanak errazago egingo ditu Ubuntu Linuxekin, gainera ez da beharrezkoa aurretiz sistema honen ezagutza zabala izatea. Ikastaroan ikusiko diren [...]

Abestien letrak Rhythmbox-ekin.

2008-03-26 » DiarioLinux-i ezker enteratu gara nola lortu ditzakegun abestien letrak  Rhythmbox musika erreproduzigailua erabiliz. Pausuak oso errazak dira. Lehenengo eta behin  programa horren plugin bat instalatu behar dugu. Horretarako menuan aukeratuko dugu Editatu aukera eta gero Plugin-ak orduan irudian agertzen den pantaila agertuko zaigu eta kantuen hitzak aukeratuko dugu. Ondoren plugin-a [...]

Zelan hasi saio bat GNOMEn supererabiltzaile moduan

2007-10-28 » Batzutan interesgarria izan daiteke Gnome saio bat hastea supererabiltzaile moduan. Horretarako pausu batzuk jarraitu beharko ditugu. Ikus ditzagun. Lehenengo root erabiltzaileari pasahitza ipini behar diogu. Horretarako hurrengo komandoa idatziko dugu: $ sudo passwd root Ondoren lehenengo zure pasahitza sartu eta gero supererabiltzailearena bitan. Gero supererabiltzaileari saio grafioak hasteko baimena eman behar diogu. Horretarako [...]

VPN konexioak sortu PPTP erabiliz

2007-06-04 » VPNak edo Sare Pribatu Birtualak konputagailu-sare ez fidagarrien gainean, Internet esaterako, sare lokal bat hedatzea ahalbidetzen dituzten teknologiak dira. Honek adibidez, Internetera konektatutako tresna (PDA, portatila,...) mugikor batetik zure enpresako sare lokalera konektatu zaitezke era seguru batean. Horretarako tunel enkriptatu bat erabiltzen da. Ubuntun Feistyn hau lortzeko hurrengo pausuak erabili behar dituzu: Lehendabizi [...]

Ubuntu tribe

2007-05-11 » Ubuntu tribe egitasmoaren bitartez software askea garatzen duen euskal komunitatean oinarritutako filma laburra sortuko da. Helbide honetan proiektuaren webgunea daukagu; bertan pelikularen trailerra ikus dezakegu, gidoiaren laburpen bat irakurri dezakegu eta baita tribuan parte hartu. Proiektu oso interesgarria iruditzen zait. Gorka Julioren blogean informazio gehiago daukazue eta hemen uzten dizuet trailertxoa.

Ubuntu tribe

2007-05-11 » Ubuntu tribe egitasmoaren bitartez software askea garatzen duen euskal komunitatean oinarritutako filma laburra sortuko da. Helbide honetan proiektuaren webgunea daukagu; bertan pelikularen trailerra ikus dezakegu, gidoiaren laburpen bat irakurri dezakegu eta baita tribuan parte hartu. Proiektu oso interesgarria iruditzen zait. Gorka Julioren blogean informazio gehiago daukazue eta hemen uzten dizuet trailertxoa.

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs