2008-04-29 » Aldaketek beti dakarte gauza onak eta arazoak, hori gertatu zait niri ere eguneraketarekin. Aurretik komentatu dugu nola OpenOffice euskaraz erabiltzen dugunok azkenean lortu dela eguneratzearekin batera gure bulegotika paketea ere euskaraz izatea azken bertsioan. Bestalde, Rhythmboxek dakarren berrikuntza ere ez da nolanahikoa.
Dena den gaur Firefox bertsio berriarekin (3.0b5) izan ditudan [...]
2008-04-27 » Aurreko mezuan lehen begiratuan Ubuntu 8.04 bertsioari ikusi dizkiogun berrikuntza batzuk komentatu ditugu.
Oraingoan Rhythmbox musika erreproduzigailuak dakarren beste bat komentatu nahi dizuet. Erreprodukzio zerrendatan atal berri bat agertzen da Dendak izenekoa. Bertan, Jamendo eta Magnatune Interneteko musika denden musika librea entzun dezakegu eta nahi izanez gero, baita erosi ere.
2008-04-27 » Bueno, Eguneraketa-kudeatzailea erabilita eta ordu bete baino gehiago iraun eta gero, nire Ubuntu sistema eguneratuta daukat.
Orain arte ikusitako abantaila nagusienak hauxek dituzue:
Ematen du sistema azkarrago abiarazten dela; hau Gnomeren bertsio berriari ezker izan daiteke.
Era berean mahiagaina txukunagoa erakusten du.
Software programa berri batzuk ere sartu dizkit Menuan, adibidez Bittorrent bezeroak eta [...]
2008-03-27 » Noizbait ziur aurkitu zaretela egoera honetan: musika formatu digitalean euki (mp3, ogg, ...) eta entzuteko aukerarik ez izan zuen musika aparatuak bakarrik CD audio formatua onartzen duelako (adibidez kotxean).
Aukera bat da ordenagailuan CD audio bat sortzea zure gutoko musikarekin. Ubuntu/Linux-en hori oso erraza da Serpentine erabilita. Serpentine erabiltzeko joan Aplikazioak [...]
2008-02-29 » Ubuntuko webgunean Brainstorm ekimena jarri dute martxan, bertan erabiltzaileek Ubuntuaren garapen taldeari iradokizunak egin diezaiokete.
Dagoeneko ideia ugari proposatu dira eta zuk ere parte har dezakezu. Horretarako, hori bai, izena eman behar duzu, erregistroa derrigorrezkoa da eta.
Zuk zer proposatuko zenuke?