Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Bloga: "ube" » Tag: "bertsioak"

Zure GNU/Linux distribuzioa ondo aukeratzeko.

2008-05-28 » Jakina da Linux sistema eragileak aurpegi edo sapore ugari dituela eta horrek askotan, erabiltzailea  despistatu egiten du. "Nik nahi dut GNU/Linux erabili baina ez dakit ze distro instalatu". Hori da askotan entzuten dugun esaldia eta egia esan, aukera zaila da: Fedora, Debian, Mandriva, Ubuntu, Slackware, OpenSuSE, Gentoo... izen pila eta [...]

Berrikuntza gehiago. Rhythmbox.

2008-04-27 » Aurreko mezuan lehen begiratuan Ubuntu 8.04 bertsioari ikusi dizkiogun berrikuntza batzuk komentatu ditugu. Oraingoan Rhythmbox musika erreproduzigailuak dakarren beste bat komentatu nahi dizuet. Erreprodukzio zerrendatan atal berri bat agertzen da Dendak izenekoa. Bertan, Jamendo eta Magnatune Interneteko musika denden musika librea entzun dezakegu eta nahi izanez gero, baita erosi ere.

Sistema 8.04 bertsiora eguneratuta.

2008-04-27 » Bueno, Eguneraketa-kudeatzailea erabilita eta ordu bete baino gehiago iraun eta gero, nire Ubuntu sistema eguneratuta daukat. Orain arte ikusitako abantaila nagusienak hauxek dituzue: Ematen du sistema azkarrago abiarazten dela; hau Gnomeren bertsio berriari ezker izan daiteke. Era berean mahiagaina txukunagoa erakusten du. Software programa berri batzuk ere sartu dizkit Menuan, adibidez Bittorrent bezeroak eta [...]

Dagoeneko Ubuntu 8.04 bertsioaren CDak eskatu ditzakegu.

2008-04-20 » Ba hori, betiko helbidean dagoeneko posible da Ubuntu 8.04 (Hardy Heron) bertsioaren CD originalak eskatzea. Erregistratu egin behar da eta gogoratu CDen banaketak sei astetik hamarrera iraungo duela beraz, zenbat eta arinago egin eskaera arinago izango dituzu etxean.

Ubuntu 8.04 beta deskargatzeko prest.

2008-03-30 » Oraindik egun batzuk falta dira bertsio definitiboa kalean egoteko baina dagoeneko prest daukagu Ubuntu/linux 8.04  beta  bertsioa. Deskarga webgunean dena prest dago eta ugariak dira dakartzan berrikuntzak. Nire gusturako hauek dira interesgarrienak: Linux kernelaren bertsio berria. Gnome-ren bertsio berria. Firefox 3. Vinagre VNC client. Brasero CDak eta DVDak sortzeko aplikazioa. Active Directory-rekin integrazioa. Baina badaude beste asko [...]

Ubuntu brainstorm. Eskatu eta agian...

2008-02-29 » Ubuntuko webgunean Brainstorm ekimena jarri dute martxan, bertan erabiltzaileek Ubuntuaren garapen taldeari iradokizunak egin diezaiokete. Dagoeneko ideia ugari proposatu dira eta zuk ere parte har dezakezu. Horretarako, hori bai, izena eman behar duzu, erregistroa derrigorrezkoa da eta. Zuk zer proposatuko zenuke?

Ubuntuk izenak aldatu beharko lituzke?

2008-01-27 » DeviceGuru-k eskutitz ireki bat idatzi dio Mark Shuttleworthi eta bertan proposatzen dio Ubuntu markaren garapena lortzeko Ubunturen forma guztiei (Ubuntu, Kubuntu, Xubuntu, Edubuntu) izen antzeko bat ipintea, adibidez: Ubuntu GNOME Edition Ubuntu KDE Edition Ubuntu Xfce Edition Ubuntu Educational Edition Ubuntu Server Edition (orain ere horrela da) Nire uste apalean idea oso ona da zeren [...]

CDak heldu dira!

2007-11-18 » Ba bai, heldu dira 7.10 bertsioaren CD originalak, asuntoa da orain sei aste eskatu nituela eta ezin nuela itxaron.  Horregatik zuzenean internetetik deskargatu eta instalatu nuen eta martxan daukat.

Nik ere Ubuntu eguneratu berri

2007-10-23 » Dagoeneko nik ere eguneratu dut nire Ubuntu/Linux-a. Dena ondo joan da eta ordu batean sistema osoa gaurkotua egon da Eguneraketa-Kudeatzailea erabiliz. Gorka Juliok bertsio berriaren ezaugarriak aipatzen ditu bere blogean eta merezi du aldaketa egitea. Dena den, OpenOffice bulegotika paketea ingeleraz gaurkotzen da 2.3 bertsiora, euskarazko paketeak ez daudelako repositorioetan eta ingelerazkoa [...]

Zelan grabatu ISO irudia CD/DVD batean

2007-10-22 » Aurreko batean azaldu genuen zelan jeitsi .iso irudi bat Ubuntu/Linuxeko repositorioetatik. Hurrengo pausua .iso fitxategi hori CD edo DVD batean grabatu behar dugu instalazioa egiteko. Ubuntu/Linuxen pausu hau oso erraza da. Grabatzeko CD/DVD zuri bat sartu zure grabagailuan eta hurrengo lehioa ikusiko duzu. Agertzen denean itxi lehioa segituan. Orduan .iso fitxategia dagoen [...]

Zelan deskargatu Ubunturen CD/DVD irudiak

2007-10-16 » Aurreko artikuluan azaldu nuen nola eskatu Ubunturen CD/DVD originalak baina eskatu eta lau edo sei aste itxaron beharko dugu gurean paketea hartu harte. Pazientzi askorik ez ba dugu (eta banda zabaleko konexioa) ISO irudiak deskargatu ditzakegu saretik. Horretarako webgune bat dago non Ubunturen CD/DVD guztiak aurkitu ditzakegu. Dena den, etxeko [...]

Dagoeneko Gutsy Gibbonen CDak eskatu ditzakegu

2007-10-08 » Ba hori, webgune honetan sartu, eskaria egin eta egun gutxi barru zure Ubuntu/Linux 7.10 (Gutsy Gibbon) CD originalak etxean hartuko dituzu

Dagoeneko Gutsy Gibbonen CDak eskatu ditzakegu

2007-10-08 » Ba hori, webgune honetan sartu, eskaria egin eta egun gutxi barru zure Ubuntu/Linux 7.10 (Gutsy Gibbon) CD originalak etxean hartuko dituzu

Laster Ubuntu 7.10

2007-10-03 » Laster Ubunturen bertsio berria kalean izango dugu. 7.10 Gutsy Gibbon bertsioa. Dagoeneko jakingo duzue baina Ubuntu Linuxeko bertsioen izenak berezitasun batzuk dituzte. Zenbakiarekin adierazten den bertsioa, kaleratu den urtea eta hila da (adibidez 7.10 = 2007ko urrikoa). Izenekin kuriosoagoa da, beti dira animali baten izena eta izenlagun bat. Adibidez: Dapper Drake = Ahate [...]

Ubunturen hurrengo bertsioa.

2007-06-07 » Aingeru Digitalari ezker enteratu gara Ubunturen hurrengo bertsioaren (Gutsy Gibbon) lehenengo alfa bertsioa atera dutela. Aingeruk Gutsy Gibbonen ezaugarrien berri ere ematen digu. Informazio gehiago eta softwarea deskargatzeko Ubuntu.com.

OpenOffice euskaratuta

2007-05-20 » Aurreko textu batean komentatu nuen bezala Ubuntu Feisty instalatzerakoan OpenOffice ingeleraz egon zen beraz euskaratu beharnuen. Aurretik erabili nuen prozedura berdina jarraituz Openoffice euskaratuta daukat dagoeneko. Dena den, euskarazko bertsioan direktorioekin eta fitxeroekin lan egiteko orduan, interfacea aldatu egiten da eta nahiko "zaharkitua" ematen du. Ez dakit "theme"-aren asuntoa den edo zer [...]

Ubuntu Feisty Fawn instalatuta

2007-05-19 » Bueno ba amaitu dut Ubuntu Feisty instalatzea eta lehenengo inpresioa ez da hain "in-prezionantea". Ba dirudi ez dela ezer aldatu, baina bai, gauza batzuk aldatu dira. Dena den aldaketa hauetan sakondu baino lehen instalazioari buruzko hitz batzuk. Instalazioa oso erraza da eta hardware guztia onartu dit. Ordenagailua CDtik abiarazi eta galdera [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs