NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-01-06 » Ubuntu 7.10 instalatu eta gero bere berrikuntzak probatzen nabil. Hauetako bat AptUrl da; programak nabigatzailetik instalatzeko aukera ematen duen aplikazioa. Orain arte softwarea instalatzeko aukera bi genituen: edo terminal bat ireki eta apt-get erabili edo Synaptic erabili mahaigainatik. Orain Firefox zabaldu eta helbidean apt:// idatziz aplikazio hori instalatzen hasiko da. Oso interesgarria.
2007-10-26 » Askotan ordenagailua lan bat egiten dago eta bakarrik utzi behar dugu lanean, adibidez eguneraketa bat egiten dugunean. Orduan oso interesgarria izan daiteke ordenagailuaren itzalketa automatikoa programatzea. Hori egiteko nahikoa da terminal bat abiaraztea eta komando hau idaztea: # sudo shutdown -h +120 Non shutdown -h komandoak ordenagailua itzaliko duen eta +120 aukerak [...]
2007-06-19 » Mark Shuttleworthek bere blogean komentatzen duen moduan ez du software patentei buruzko ez negoziaziorik ezta akordiorik egingo Microsoftekin. Mark Canonical Ltd. enpresaren sortzailea da eta bere helburua software askearen proiektuak bultzatzea da, hoien artean Ubuntu linux distribuzioa. Horregatik da garrantzitsua albiste hau Ubunturen erabiltzaileontzat.
2007-06-17 » Ubuntuko dokumentazio taldeak Ubuntu Screencasts proiektua jarri du martxan. Proiektu honetan iraupen laburreko bideoak erabiltzen dira Ubuntu erabiltzen ikasteko. Adibidez hurrengo bideoan zelan instalatu Ubuntu/linux abierazle bikoitia duen ordenagailu batean azaltzen digute. Bideoak ingeleraz daude.
2007-05-11 » Ubuntu tribe egitasmoaren bitartez software askea garatzen duen euskal komunitatean oinarritutako filma laburra sortuko da. Helbide honetan proiektuaren webgunea daukagu; bertan pelikularen trailerra ikus dezakegu, gidoiaren laburpen bat irakurri dezakegu eta baita tribuan parte hartu. Proiektu oso interesgarria iruditzen zait. Gorka Julioren blogean informazio gehiago daukazue eta hemen uzten dizuet trailertxoa.

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs