
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
2008-09-02 » Askotan tokatu izan zait hutsik ez dagoen direktorio bat ezabatu beharra. Terminal batetik direktorio bat ezabatzeko hurrengo komandoa erabili dezakegu baina direktorioa hutsik egon behar da: rmdir direktorioa Dena den, badago beste komando bat direktorioa komando batez ezabatzeko nahiz eta hutsik ez egon: rm -drf direktorioa Kontuz komando honekin ze barrabasada handiak egin daitezke [...]
2008-06-08 » Lortu dut! Somosespartanos.com webgunean aurkitu dut nire wifi konexioa martxan jartzeko prozedura eta zuekin konpartitu nahi dut. Askotan portatilak egiten dituzten enpresek ez dute banatzen beraien ordenagailuetan ipintzen dituzten haririk gabeko txartelen kontrolatzaileak edo driverrak eta horrek buruko min handiak sortzen dizkigute Ubuntu, eta orokorrean GNU/Linux, erabiltzaileoi. Ba dago aukera bat windowseko driverrak [...]
2008-05-25 » Quanek egindako galdera bati erantzunez OpenOfficeko euskarazko hiztegia zelan instalatzen den azalduko dut artikulu honetan. Lehenengo eta behin esan behar dut euskarazko hiztegia ezin dela prozedura tipikoarekin instalatu. Beraz ondorengo pausuak jarraitu beharko ditugu: Euskarazko Softwareko repositorotik Xuxen zuzentzaile ortografikoa deskargatu behar dugu. Linuxerako bertsioa tar.gz formatuan konprimituta deskargatuko dugu beraz destrinkotu [...]
2008-05-11 » Jolausek kontatu digu Ubuntu identifikatzailea egin duela eta nik ere Fabian Floresen instrukzioak jarraituz, egin dut nirea. Apurtxo bat frikia da, ez?
2008-05-05 » Diskoa betetzen hasi zaizu, arazoak ematen ari da. Agian fitxategi batzuk oso handi egin dira (normalean log fitxategiak). Hurrengo komandoarekin tamainaren arabera sailkatu eta pantailan agertuko zaizkizu: # find ./ -size +1000000 -exec ls -lh {} \; Tamainaren (size) aldagaia aldatuta komandoa zure beharizanetara egokitu dezakezu. Ondoren zeuk erabaki fitxerookin egin behar duzuna: [...]
2008-04-20 » Ba hori, betiko helbidean dagoeneko posible da Ubuntu 8.04 (Hardy Heron) bertsioaren CD originalak eskatzea. Erregistratu egin behar da eta gogoratu CDen banaketak sei astetik hamarrera iraungo duela beraz, zenbat eta arinago egin eskaera arinago izango dituzu etxean.
2008-03-27 » Noizbait ziur aurkitu zaretela egoera honetan: musika formatu digitalean euki (mp3, ogg, ...) eta entzuteko aukerarik ez izan zuen musika aparatuak bakarrik CD audio formatua onartzen duelako (adibidez kotxean). Aukera bat da ordenagailuan CD audio bat sortzea zure gutoko musikarekin. Ubuntu/Linux-en hori oso erraza da Serpentine erabilita. Serpentine erabiltzeko joan Aplikazioak [...]
2008-02-29 » Ubuntuko webgunean Brainstorm ekimena jarri dute martxan, bertan erabiltzaileek Ubuntuaren garapen taldeari iradokizunak egin diezaiokete. Dagoeneko ideia ugari proposatu dira eta zuk ere parte har dezakezu. Horretarako, hori bai, izena eman behar duzu, erregistroa derrigorrezkoa da eta. Zuk zer proposatuko zenuke?
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs

Sortu zure Bloga dohain