2008-09-02 » Askotan tokatu izan zait hutsik ez dagoen direktorio bat ezabatu beharra. Terminal batetik direktorio bat ezabatzeko hurrengo komandoa erabili dezakegu baina direktorioa hutsik egon behar da:
rmdir direktorioa
Dena den, badago beste komando bat direktorioa komando batez ezabatzeko nahiz eta hutsik ez egon:
rm -drf direktorioa
Kontuz komando honekin ze barrabasada handiak egin daitezke [...]
2007-12-05 » Gaur CD baten ISO irudia egin beharrean aurkitu naiz eta horretarako aplikazioren bat instalatzekotan egon naiz baina, zertarako egin hori dd komandoa sisteman daukagu eta?
Terminala zabaldu, eta hurrengo komandoa tekleatu
# dd if=/media/cdrom of=fitxeroa.iso
if: input file (sarrerako fitxeroa) da, eta kasu honetan cdromaren irudia egingo dugu.
of: output file (irteerako fitxeroa) da, [...]
2007-10-23 » Dagoeneko nik ere eguneratu dut nire Ubuntu/Linux-a. Dena ondo joan da eta ordu batean sistema osoa gaurkotua egon da Eguneraketa-Kudeatzailea erabiliz.
Gorka Juliok bertsio berriaren ezaugarriak aipatzen ditu bere blogean eta merezi du aldaketa egitea.
Dena den, OpenOffice bulegotika paketea ingeleraz gaurkotzen da 2.3 bertsiora, euskarazko paketeak ez daudelako repositorioetan eta ingelerazkoa [...]
2007-06-18 » Txominek eta beste batzuk galdera berdina egin didatenez hemen doakizue Ubuntu/Linux euskaraz ipinteko era erraz bat.
Egia esateko Ubuntu/Linux euskaraz izateko era errazena hasieratik euskaraz instalatzea da. Dena den instalazioa beste hizkuntza batean egin baduzu eta euskarara aldatu nahi baduzu pausu hauek jarraitu eta zuen Ubuntu/Linuxak Abaltzisketakoa emango du.
Pausu hauek [...]
2007-02-16 » Hasteko uste dut interesgarria izango litzatekeela ikustea nola instalatu dezakegun Ubuntu gure ordenagailuan. Horrtarako artikulu bat idaztea pentsatzen egon naiz baina blog honetan aurreratu egin zaizkit eta benetan ondo egin dutela. Zorionak!