2007-05-17 » Ba bai, orain hiru aste inguru eskatutako Ubuntu GNU/Linuxeko bertsio berriaren Cdak heldu zaizkit.
Badaukat astebururako lan apur bat. Ubuntu Feisty Fawn instalatzea!
Zuk ere hemen lortu dezakezu Cda.
2007-03-25 » Youtube edo Googlevideo-ko bideoak deskargatzeko Firefoxeko Videodownloader plugina erabili dezakezu.
Plugina instalatu ondoren Egoera-barran irudi berri bat agertuko zaigu.
Orduan deskargatu nahi dugun bideoa dagoen helbidera sartu eta Egoera-barrako irudi horretan klikatuz bideoa deskargatu ahal izango dugu gure ohiko karpetan.
Interneteko zerbitzu hauek bideo fitxeroak .flv formatuan banatzen dituzte eta formatu [...]
2007-03-09 » Betidanik wireless konexioak ez dira kudeatzeko oso errazak izan GNU/Linuxen. Ubuntuk aurrerapen handia ekarri zuen mota hauetako konexioen konfigurazioak era erraz batean egiteko. Horretarako Network-admin aplikazioa daukagu, baina aplikazio honek ezin ditu enkriptatutako konexioak kudeatu (WEP edo WPA erabiltzen dutenak).
Enkriptazioa erabiltzen duten konexioak konfiguratzeko network-gnome-manager aplikazioa daukagu.
Instalatzeko aplikazio bi [...]
2007-03-08 » Noizbait gertatuko zaizun zure ordenagailuaren hardwarearen ezaugarriren bat behar izatea. Ubuntun zure hardwarearen zerrenda egitea oso erraza da. Nahikoa da "terminal" batean hurrengo komandoa idaztea eta listo:
$ sudo lshw
Saski-Naskin ere publikatuta