
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
2008-06-18 » Azken aldi hontan oso modan jarri da birtualizazioaren gaia. Birtualizazio softwarea erabiliz, zure ordenagailuan sistema eragile ugari eta baita sistema bereko makina ugari batera martxan izan ditzakezu eta hori oso erabilgarria suertatu zait askotan. Merkatuan programa asko daude sistemen birtualizazioa sortzeko eta nik Virtualbox erabiltzen dut. Primeran dabil, oso erraza erabiltzeko [...]
2008-06-08 » Lortu dut! Somosespartanos.com webgunean aurkitu dut nire wifi konexioa martxan jartzeko prozedura eta zuekin konpartitu nahi dut. Askotan portatilak egiten dituzten enpresek ez dute banatzen beraien ordenagailuetan ipintzen dituzten haririk gabeko txartelen kontrolatzaileak edo driverrak eta horrek buruko min handiak sortzen dizkigute Ubuntu, eta orokorrean GNU/Linux, erabiltzaileoi. Ba dago aukera bat windowseko driverrak [...]
2008-06-05 » Talde lanean zabiltzanean, askotan, taldeko partaide guztiei posta elektronikoak bidaltzea ohikoa izaten da. Partaideak asko ez badira, helbideak eskuz idatzi ditzakegu; baina asko direnean posta zerrenda bat erabiltzea komenigarria da. Mozilla Thunderbird erabiliz zerrena berri bat sortzea oso erraza da. Menu nagusian Helbide Liburua ikonoa aukeratuko dugu, orduan Helbide Liburuen lehioa zabalduko zaigu. Pantaila [...]
2008-05-08 » Gaur goizean posta elektronikoa irakurtzerakoan nire Mozilla-Thunderbird gauza arraroak egiten hasi zait: email guztiek atxikita fitxero bat zekarten eta irakurtzerakoan Mozilla-Thunderbird itxi egiten zitzaidan. Arazotxo hau konpontzeko terminal batean Thunderbird era seguruan abiarazi dut, hurrengo komandoarekin: # thunderbird -safe-mode bertan emaila gestionatu dut, irakurri, email arraroak ezabatu,.... Eta horrela konpondu da. Berriro [...]
2008-04-30 » Gaurko albiste hau ez da zuzenean Ubunturi buruzkoa, baina uste dut euskal software askearen erabiltzaileontzat oso interesgarria dela. EuskalGNUk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko sostenguarekin, GNU/Linux-eko mahaigaina eta aplikazioei buruzko kalitate handiko euskarazko bideo-tutorialak sortu eta sarean eskegi dituzte Cretive Commons lizentziapean. Horretarako Debian distribuzioaren Gnome [...]
2007-12-09 » Gaur .rar fitxero bat pasatu didate eta erauztekotan fitxategi kudeatzaileak errore bat eman dit: mota horretako fitxeroak ezin dituela erauzi. Orduan internetetik bilatu eta oso era errazean aurkitu dut fitxeroa erauzteko era. Horretarako unrar aplikazioa instalatu behar da betiko moduan (adi! root izan behar da): #apt-get install unrar Aplikazioa Internetetik deskargatu eta [...]
2007-10-28 » Batzutan interesgarria izan daiteke Gnome saio bat hastea supererabiltzaile moduan. Horretarako pausu batzuk jarraitu beharko ditugu. Ikus ditzagun. Lehenengo root erabiltzaileari pasahitza ipini behar diogu. Horretarako hurrengo komandoa idatziko dugu: $ sudo passwd root Ondoren lehenengo zure pasahitza sartu eta gero supererabiltzailearena bitan. Gero supererabiltzaileari saio grafioak hasteko baimena eman behar diogu. Horretarako [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Sortu zure Bloga dohain