2008-04-27 » Aurreko mezuan lehen begiratuan Ubuntu 8.04 bertsioari ikusi dizkiogun berrikuntza batzuk komentatu ditugu.
Oraingoan Rhythmbox musika erreproduzigailuak dakarren beste bat komentatu nahi dizuet. Erreprodukzio zerrendatan atal berri bat agertzen da Dendak izenekoa. Bertan, Jamendo eta Magnatune Interneteko musika denden musika librea entzun dezakegu eta nahi izanez gero, baita erosi ere.
2008-03-27 » Noizbait ziur aurkitu zaretela egoera honetan: musika formatu digitalean euki (mp3, ogg, ...) eta entzuteko aukerarik ez izan zuen musika aparatuak bakarrik CD audio formatua onartzen duelako (adibidez kotxean).
Aukera bat da ordenagailuan CD audio bat sortzea zure gutoko musikarekin. Ubuntu/Linux-en hori oso erraza da Serpentine erabilita. Serpentine erabiltzeko joan Aplikazioak [...]
2008-03-26 » DiarioLinux-i ezker enteratu gara nola lortu ditzakegun abestien letrak Rhythmbox musika erreproduzigailua erabiliz.
Pausuak oso errazak dira. Lehenengo eta behin programa horren plugin bat instalatu behar dugu. Horretarako menuan aukeratuko dugu Editatu aukera eta gero Plugin-ak orduan irudian agertzen den pantaila agertuko zaigu eta kantuen hitzak aukeratuko dugu.
Ondoren plugin-a [...]