2008-11-02 » Atzo Garik iradokizun bat bidali zidan posta elektronikoz:
"Badago bug bat, euskaraz bakarrik dagoena. Dokumentu bat beste karpeta batetara mugitzerakoan idazmahaian "reset" bat gertatzen da. Aspalditik sufritzen dut eta banuen susmoa euskarazko Ubuntuetan bakarrik gertatzen zela. Atzo Teketenek konfirmatu dit hori, baita Israeldarrez ere dagoela bug hori, baina oraindik ez dutela [...]
2008-09-02 » Askotan tokatu izan zait hutsik ez dagoen direktorio bat ezabatu beharra. Terminal batetik direktorio bat ezabatzeko hurrengo komandoa erabili dezakegu baina direktorioa hutsik egon behar da:
rmdir direktorioa
Dena den, badago beste komando bat direktorioa komando batez ezabatzeko nahiz eta hutsik ez egon:
rm -drf direktorioa
Kontuz komando honekin ze barrabasada handiak egin daitezke [...]
2008-04-29 » Aldaketek beti dakarte gauza onak eta arazoak, hori gertatu zait niri ere eguneraketarekin. Aurretik komentatu dugu nola OpenOffice euskaraz erabiltzen dugunok azkenean lortu dela eguneratzearekin batera gure bulegotika paketea ere euskaraz izatea azken bertsioan. Bestalde, Rhythmboxek dakarren berrikuntza ere ez da nolanahikoa.
Dena den gaur Firefox bertsio berriarekin (3.0b5) izan ditudan [...]
2008-02-08 » Mikeli bezala, noizbait niri ere gustatzen zait xake partidatxo bat botatzea. Horretarako Ubuntun Chess jokoa daukagu.
Joko horretara jokatzeko menuan Aplikazioak - Jokoak - Chess aukeratu dezakegu. Dena den, jokoa bi dimentsiotan ikusiko dugu irudian ikusi dezakegunez.
Hiru dimentsiotan ikusi nahi badugu python-eko libreri batzuk instalatu behar ditugu. Horretarako komando hau idatziko [...]