Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Bloga: "ube" » Tag: "openoffice"

OpenOfficeko euskarazko hiztegia instalatu.

2008-05-25 » Quanek egindako galdera bati erantzunez OpenOfficeko euskarazko hiztegia zelan instalatzen den azalduko dut artikulu honetan. Lehenengo eta behin esan behar dut euskarazko hiztegia ezin dela prozedura tipikoarekin instalatu. Beraz ondorengo pausuak jarraitu beharko ditugu: Euskarazko Softwareko repositorotik Xuxen zuzentzaile ortografikoa deskargatu behar dugu. Linuxerako bertsioa tar.gz formatuan konprimituta deskargatuko dugu beraz destrinkotu [...]

GNU/Linux bideo-tutorialak.

2008-04-30 » Gaurko albiste hau ez da zuzenean Ubunturi buruzkoa, baina uste dut euskal software askearen erabiltzaileontzat oso interesgarria dela. EuskalGNUk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko sostenguarekin, GNU/Linux-eko mahaigaina eta aplikazioei buruzko kalitate handiko euskarazko bideo-tutorialak sortu eta sarean eskegi dituzte Cretive Commons lizentziapean. Horretarako Debian distribuzioaren Gnome [...]

Canonical-ek Ubuntu ikastaroa iragarri du.

2008-04-16 » Canonical-ek Ubuntu Linuxeko erabiltzaile berrientzat ikastaroak iragarri ditu. Horretarako Ubuntu Desktop Training programa ipini du martxan eta aukeren artean simulazioak, praktikak eta informazio baliagarria eskuratzeko modua izango du ikasleak. Horrela eguneroko lanak errazago egingo ditu Ubuntu Linuxekin, gainera ez da beharrezkoa aurretiz sistema honen ezagutza zabala izatea. Ikastaroan ikusiko diren [...]

Nik ere Ubuntu eguneratu berri

2007-10-23 » Dagoeneko nik ere eguneratu dut nire Ubuntu/Linux-a. Dena ondo joan da eta ordu batean sistema osoa gaurkotua egon da Eguneraketa-Kudeatzailea erabiliz. Gorka Juliok bertsio berriaren ezaugarriak aipatzen ditu bere blogean eta merezi du aldaketa egitea. Dena den, OpenOffice bulegotika paketea ingeleraz gaurkotzen da 2.3 bertsiora, euskarazko paketeak ez daudelako repositorioetan eta ingelerazkoa [...]

Zelan aldatu zure Ubunturen hizkuntza

2007-06-18 » Txominek eta beste batzuk galdera berdina egin didatenez hemen doakizue Ubuntu/Linux euskaraz ipinteko era erraz bat. Egia esateko Ubuntu/Linux euskaraz izateko era errazena hasieratik euskaraz instalatzea da. Dena den instalazioa beste hizkuntza batean egin baduzu eta euskarara aldatu nahi baduzu pausu hauek jarraitu eta zuen Ubuntu/Linuxak Abaltzisketakoa emango du. Pausu hauek [...]

OpenOffice euskaratuta

2007-05-20 » Aurreko textu batean komentatu nuen bezala Ubuntu Feisty instalatzerakoan OpenOffice ingeleraz egon zen beraz euskaratu beharnuen. Aurretik erabili nuen prozedura berdina jarraituz Openoffice euskaratuta daukat dagoeneko. Dena den, euskarazko bertsioan direktorioekin eta fitxeroekin lan egiteko orduan, interfacea aldatu egiten da eta nahiko "zaharkitua" ematen du. Ez dakit "theme"-aren asuntoa den edo zer [...]

Openoffice 2.2.0 euskaraz dagoeneko

2007-05-06 » Ba bai, dagoeneko OpenOfficeko 2.2.0 bertsioa euskaraz daukagu eta Euskalgnuko webgune honetan jeisteko moduan aurkituko dugu bere aukera guztietan. Gero, instalatzerakoan jarraitu behar ditugun pausuak lehengo baten komentatu nituen berberak dira.

OpenOffice euskaraz Ubuntu GNU/Linuxen.

2007-03-18 » Behin Ubuntu Dapper instalatuta, bulegotikarako OpenOffice paketearen bertsioa 2.0.2 euskaraz ez dagoela konturatuko gara. Alan eta guztiz ere posible da OpenOffice programak euskaraz izatea gure ordenagailuan. Horretarako aukera bi ditugu. Euskearazko OpenOffice proiektuaren webgunetik 1.1.3 bertsioa deskargatu edo EuskalGNUko OpenOffice proiektutik 2.0 bertsioa deskargatzea. Hau oraingoz ez dago osorik itzulita baina [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs