Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "ube" » Tag: "ubuntu"

Karpetak kopiatzerakoan "reseta" gertatzen da.

2008-11-02 » Atzo Garik iradokizun bat bidali zidan posta elektronikoz: "Badago bug bat, euskaraz bakarrik dagoena. Dokumentu bat beste karpeta batetara mugitzerakoan idazmahaian "reset" bat gertatzen da. Aspalditik sufritzen dut eta banuen susmoa euskarazko Ubuntuetan bakarrik gertatzen zela. Atzo Teketenek konfirmatu dit hori, baita Israeldarrez ere dagoela bug hori, baina oraindik ez dutela [...]

Zelan eguneratu Ubuntu 8.04tik 8.10era

2008-11-01 » Ubuntu 8.04 LTS bertsioak ez du eskaintzen  8.10 bertsiorako eguneraketa. Hau da biak bertsio mota desberdinak direlako. 8.04 bertsioa LTS (Long Term Support) motakoa da eta 8.10 bertsio normala da. Dena den eguneraketa posible da baina konfigurazioan gauza pare bat aldatu behar dira. Eguneraketa egiteko pausu hauek jarraitu behar dira: 1.- Menuan [...]

Ubuntu 8.10 Intrepide Ibex prest.

2008-10-31 » Dagoeneko ofiziala da. Ubuntu 8.10 Intrepide Ibex kalean da eta deskargatzeko moduan dugu. Dena den badakizue honelakoetan lehengo momentuan zerbitzariak nahiko lan izaten dutela eta jaitsierak ezdirela joaten guk nahi izaten dugun bezain azkar. Hau ekiditzeko Bittorrent erabili dezakegu. Bertsio berriaren gauza aipagarrienak hauexek izan daitezke: Sare gestio berritua 3G aukera ere [...]

Ubuntu 8.10 Intrepide Ibex eskatzeko moduan.

2008-10-20 » Dagoeneko 8.10 Intrepid Ibex-eko CD-ak eslatzeko moduan daude. Shipit sistema erabilita eska ditzakegu bertsio bakoitzaren CD-ak: Ubunturena Kubunturena. Edubunturena

Wifi konexioa martxan Ubuntun.

2008-06-08 » Lortu dut! Somosespartanos.com webgunean aurkitu dut nire wifi konexioa martxan jartzeko prozedura eta zuekin konpartitu nahi dut. Askotan portatilak egiten dituzten enpresek ez dute banatzen beraien ordenagailuetan ipintzen dituzten haririk gabeko txartelen kontrolatzaileak edo driverrak eta horrek buruko min handiak sortzen dizkigute Ubuntu, eta orokorrean GNU/Linux, erabiltzaileoi. Ba dago aukera bat windowseko driverrak [...]

Posta zerrendak Thunderbird-en

2008-06-05 » Talde lanean zabiltzanean, askotan, taldeko partaide guztiei posta elektronikoak bidaltzea ohikoa izaten da. Partaideak asko ez badira, helbideak eskuz idatzi ditzakegu; baina asko direnean posta zerrenda bat erabiltzea komenigarria da. Mozilla Thunderbird erabiliz zerrena berri bat sortzea oso erraza da. Menu nagusian Helbide Liburua ikonoa aukeratuko dugu, orduan Helbide Liburuen lehioa zabalduko zaigu. Pantaila [...]

Ubuntu identifikatzailea.

2008-05-11 » Jolausek kontatu digu Ubuntu identifikatzailea egin duela eta nik ere  Fabian Floresen instrukzioak jarraituz, egin dut nirea. Apurtxo bat frikia da, ez?

Thunderbird itxi egiten zitzaidan

2008-05-08 » Gaur goizean posta elektronikoa irakurtzerakoan nire Mozilla-Thunderbird gauza arraroak egiten hasi zait: email guztiek atxikita fitxero bat zekarten eta irakurtzerakoan Mozilla-Thunderbird itxi egiten zitzaidan. Arazotxo hau konpontzeko terminal batean Thunderbird era seguruan abiarazi dut, hurrengo komandoarekin: # thunderbird -safe-mode bertan emaila gestionatu dut, irakurri, email arraroak ezabatu,.... Eta horrela konpondu da. Berriro [...]

Fitxategiak bilatzen aldaketa dataren arabera.

2008-05-06 » Fitxategiak aldaketa dataren arabera bilatzeko komandoa: # find -type f -mtime -exec ls -l {} \; Non: bilaketa hasten den direktorioa da eta dataren filtroa egunetan. Adibidez aldaketak hiru egunetik honakoak badira, aldagai hori -3 izan beharko litzateke.

Fitxategiak bilatzen tamainaren arabera.

2008-05-05 » Diskoa betetzen hasi zaizu, arazoak ematen ari da. Agian fitxategi batzuk oso handi egin dira (normalean log fitxategiak). Hurrengo komandoarekin tamainaren arabera sailkatu eta pantailan agertuko zaizkizu: # find ./ -size +1000000 -exec ls -lh {} \; Tamainaren (size) aldagaia aldatuta komandoa zure beharizanetara egokitu dezakezu. Ondoren zeuk erabaki fitxerookin egin behar duzuna: [...]

Arazotxo batzuk Firefox-eko gehigarri eta hedapenekin.

2008-04-29 » Aldaketek beti dakarte gauza onak eta arazoak, hori gertatu zait niri ere eguneraketarekin. Aurretik komentatu dugu nola OpenOffice euskaraz erabiltzen dugunok azkenean lortu dela eguneratzearekin batera gure bulegotika paketea ere euskaraz izatea azken bertsioan. Bestalde, Rhythmboxek dakarren berrikuntza ere ez da nolanahikoa. Dena den gaur Firefox bertsio berriarekin (3.0b5) izan ditudan [...]

Berrikuntza gehiago. Rhythmbox.

2008-04-27 » Aurreko mezuan lehen begiratuan Ubuntu 8.04 bertsioari ikusi dizkiogun berrikuntza batzuk komentatu ditugu. Oraingoan Rhythmbox musika erreproduzigailuak dakarren beste bat komentatu nahi dizuet. Erreprodukzio zerrendatan atal berri bat agertzen da Dendak izenekoa. Bertan, Jamendo eta Magnatune Interneteko musika denden musika librea entzun dezakegu eta nahi izanez gero, baita erosi ere.

Sistema 8.04 bertsiora eguneratuta.

2008-04-27 » Bueno, Eguneraketa-kudeatzailea erabilita eta ordu bete baino gehiago iraun eta gero, nire Ubuntu sistema eguneratuta daukat. Orain arte ikusitako abantaila nagusienak hauxek dituzue: Ematen du sistema azkarrago abiarazten dela; hau Gnomeren bertsio berriari ezker izan daiteke. Era berean mahiagaina txukunagoa erakusten du. Software programa berri batzuk ere sartu dizkit Menuan, adibidez Bittorrent bezeroak eta [...]

Enjuto Mojamuto-k ere Ubuntu erabiltzen du.

2008-04-26 » Aurretik ikusi genuen nola Paz Padilla Ubuntu erabiltzaile zela, oraingoan Enjuto Mojamuto da Ubuntura pasatu dena. Bideo honetan bere arrazoiak ematen ditu. Birusena arrazoi bat izan daiteke baina ba daude arrazoi filosofikoagoak, ez?

Canonical-ek Ubuntu ikastaroa iragarri du.

2008-04-16 » Canonical-ek Ubuntu Linuxeko erabiltzaile berrientzat ikastaroak iragarri ditu. Horretarako Ubuntu Desktop Training programa ipini du martxan eta aukeren artean simulazioak, praktikak eta informazio baliagarria eskuratzeko modua izango du ikasleak. Horrela eguneroko lanak errazago egingo ditu Ubuntu Linuxekin, gainera ez da beharrezkoa aurretiz sistema honen ezagutza zabala izatea. Ikastaroan ikusiko diren [...]

Ubuntu 8.04 beta deskargatzeko prest.

2008-03-30 » Oraindik egun batzuk falta dira bertsio definitiboa kalean egoteko baina dagoeneko prest daukagu Ubuntu/linux 8.04  beta  bertsioa. Deskarga webgunean dena prest dago eta ugariak dira dakartzan berrikuntzak. Nire gusturako hauek dira interesgarrienak: Linux kernelaren bertsio berria. Gnome-ren bertsio berria. Firefox 3. Vinagre VNC client. Brasero CDak eta DVDak sortzeko aplikazioa. Active Directory-rekin integrazioa. Baina badaude beste asko [...]

Ubuntu brainstorm. Eskatu eta agian...

2008-02-29 » Ubuntuko webgunean Brainstorm ekimena jarri dute martxan, bertan erabiltzaileek Ubuntuaren garapen taldeari iradokizunak egin diezaiokete. Dagoeneko ideia ugari proposatu dira eta zuk ere parte har dezakezu. Horretarako, hori bai, izena eman behar duzu, erregistroa derrigorrezkoa da eta. Zuk zer proposatuko zenuke?

Xakea hiru dimentsiotan

2008-02-08 » Mikeli bezala, noizbait niri ere gustatzen zait xake partidatxo bat botatzea. Horretarako Ubuntun Chess jokoa daukagu. Joko horretara jokatzeko menuan Aplikazioak - Jokoak - Chess aukeratu dezakegu. Dena den, jokoa bi dimentsiotan ikusiko dugu irudian ikusi dezakegunez. Hiru dimentsiotan ikusi nahi badugu python-eko libreri batzuk instalatu behar ditugu. Horretarako komando hau idatziko [...]

Ubuntuk izenak aldatu beharko lituzke?

2008-01-27 » DeviceGuru-k eskutitz ireki bat idatzi dio Mark Shuttleworthi eta bertan proposatzen dio Ubuntu markaren garapena lortzeko Ubunturen forma guztiei (Ubuntu, Kubuntu, Xubuntu, Edubuntu) izen antzeko bat ipintea, adibidez: Ubuntu GNOME Edition Ubuntu KDE Edition Ubuntu Xfce Edition Ubuntu Educational Edition Ubuntu Server Edition (orain ere horrela da) Nire uste apalean idea oso ona da zeren [...]

Planet Ubuntu-ko euskarazko atala

2008-01-26 » Gorka Palazioren gonbidapena jaso dut Ubuntu Planeteko euskarazko atala sortzeko egingo den bileran parte hartzeko. Bileraren zehaztapenak hauexek dira: EGUNA: asteartean, 29an. ORDUA: 13.30 EGUNEKO MENUA: 6-7 euro gutxi-gorabehera LEKUA: Leioako jatetxe txinatarra (kontserbatorioaren ondokoa). Bazkaria eta gero bilera egingo dugu LAMIAKOko berritzegunean. Ni beste konpromiso batzuk direla medio egun horretan ezin izango naiz joan. Interesatutako [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs