
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-09-29 » Aurretiaz bagenekien nola gure textuak pdf formatura pasatu ditzakegu OpenOffice erabilita, Horretarako Fitxategi menutik Esportatu pdf gisa... aukeratu behar genuen. Gaurko honetan alderantzizko prozesua azaldu nahi dizuet. Behi pdf fitxategi bat izan eta zelan textu formatura bihurtu. Horretarako pdftotext komandoa erabili dezakegu. Terminal bat abiarazi ondoren komando hau erabiliko dugu: $ pdftotext [...]
2008-04-16 » Canonical-ek Ubuntu Linuxeko erabiltzaile berrientzat ikastaroak iragarri ditu. Horretarako Ubuntu Desktop Training programa ipini du martxan eta aukeren artean simulazioak, praktikak eta informazio baliagarria eskuratzeko modua izango du ikasleak. Horrela eguneroko lanak errazago egingo ditu Ubuntu Linuxekin, gainera ez da beharrezkoa aurretiz sistema honen ezagutza zabala izatea. Ikastaroan ikusiko diren [...]
2007-10-28 » Batzutan interesgarria izan daiteke Gnome saio bat hastea supererabiltzaile moduan. Horretarako pausu batzuk jarraitu beharko ditugu. Ikus ditzagun. Lehenengo root erabiltzaileari pasahitza ipini behar diogu. Horretarako hurrengo komandoa idatziko dugu: $ sudo passwd root Ondoren lehenengo zure pasahitza sartu eta gero supererabiltzailearena bitan. Gero supererabiltzaileari saio grafioak hasteko baimena eman behar diogu. Horretarako [...]
2007-10-26 » Askotan ordenagailua lan bat egiten dago eta bakarrik utzi behar dugu lanean, adibidez eguneraketa bat egiten dugunean. Orduan oso interesgarria izan daiteke ordenagailuaren itzalketa automatikoa programatzea. Hori egiteko nahikoa da terminal bat abiaraztea eta komando hau idaztea: # sudo shutdown -h +120 Non shutdown -h komandoak ordenagailua itzaliko duen eta +120 aukerak [...]
2007-10-22 » Aurreko batean azaldu genuen zelan jeitsi .iso irudi bat Ubuntu/Linuxeko repositorioetatik. Hurrengo pausua .iso fitxategi hori CD edo DVD batean grabatu behar dugu instalazioa egiteko. Ubuntu/Linuxen pausu hau oso erraza da. Grabatzeko CD/DVD zuri bat sartu zure grabagailuan eta hurrengo lehioa ikusiko duzu. Agertzen denean itxi lehioa segituan. Orduan .iso fitxategia dagoen [...]
2007-06-18 » Txominek eta beste batzuk galdera berdina egin didatenez hemen doakizue Ubuntu/Linux euskaraz ipinteko era erraz bat. Egia esateko Ubuntu/Linux euskaraz izateko era errazena hasieratik euskaraz instalatzea da. Dena den instalazioa beste hizkuntza batean egin baduzu eta euskarara aldatu nahi baduzu pausu hauek jarraitu eta zuen Ubuntu/Linuxak Abaltzisketakoa emango du. Pausu hauek [...]
2007-06-17 » Ubuntuko dokumentazio taldeak Ubuntu Screencasts proiektua jarri du martxan. Proiektu honetan iraupen laburreko bideoak erabiltzen dira Ubuntu erabiltzen ikasteko. Adibidez hurrengo bideoan zelan instalatu Ubuntu/linux abierazle bikoitia duen ordenagailu batean azaltzen digute. Bideoak ingeleraz daude.
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
