2008-10-01 »
Hemen gaude berriro bidai berri batekin eta aurten musikarekin batera bidaiatuko dugu Euskal Herriko antzokietatik.
Musika entzun, dantzak ikasi, ikuskizun zoragarriekin gozatu, gure herriko dantzariak eta musikariak ezagutu eta ondo polito pasatzea, hori da gure asmoa.Etorri gurekin. Zamudioko Eskolako bidaiari ausartak prest gaude!
2008-05-06 » Ipuin mundura goaz
Erakusketa ikusteko argazkiaren gainean sakatu
Bazen behin Txorierriko eskola urdin-urdin bat. Urdina zerua bezala, itsasoa bezala edota ume txiki batzuen begi handiak bezala. Baina bertako ikasle askok kolore gehiago nahi zuten:gorriak eta berdeak, moreak, arrosak eta horiak...Ostadarraren kolore guztiak!
- Baina nola lortu gure [...]
2008-04-23 » Gaur liburuaren eguna da. UNESCO erakundeak orain dela urte batzuk data hau aukeratu zuen Miguel de Cervantes eta William Shakespearen idazleen heriotzaren oroimenez.
Guk herriko liburutegian ospatuko dugu eta lehiaketa batetan parte hartu dugu. Oraindik ez dakigu zeinek eramango duen sari zoragarria.
Liburuen egunean sari [...]
2008-04-21 » Guk ere gure kotxe magikoa dugu.
Gorri-gorria eta azkarra, hau da gure kotxe hegalaria. Kalabaza du izena guztiok bere barruan sartzen garelako.Izen ederra eta itxura xelebrea ipuinen mundura joateko.