
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
2008-10-01 » Hemen gaude berriro bidai berri batekin eta aurten musikarekin batera bidaiatuko dugu Euskal Herriko antzokietatik. Musika entzun, dantzak ikasi, ikuskizun zoragarriekin gozatu, gure herriko dantzariak eta musikariak ezagutu eta ondo polito pasatzea, hori da gure asmoa.Etorri gurekin. Zamudioko Eskolako bidaiari ausartak prest gaude!
2008-06-27 » Eskolako jaian oso ondo pasatu genuen, dantzak eta abesti asko egin genituen. Azkeneko kanpainarekin lotuta antolatu genuen dena: Ipuinen munduara goaz! Mozorro asko eta bitxiak benetan ikusi ziren gure eskolako patioan. Han agertu ziren Peter Pan eta Kanpaitxu, Garfio kapitaina eta pirata mordoa, Wendi eta ume galduak, hiru txerrikumeak, otsoa, [...]
2008-06-23 » "Itsasoa etxe barruan" , "20OOO legoa itsazpeko bidaian".... eta hauek bezalako beste hainbat ipuinetan abentura ugari bizi ahal izan ditugu, horregatik aukeratu genuen Getxoko Aquariuma, liburu hauetako protagonistak ezagutzeko...arrainak. Marrazoen arrainkumeak, olagarroak, morerak,itsa izarrak... eta gure kostaldeko hainbat eta hainbat arrain ezagutu genituen. Batzuk, hondartzetan ikusiak eta beste batzuk itsas barrenekoak,baina guztietaz gauza [...]
2008-05-07 » Ordua heldu da guk geuk gure ipuinak asmatzeko. Baina, nondik hasi? Irudimenari laguntzeko irudi batzuk aukeratu ditugu eta horrela errazagoa egingo zaizue, ezta? Guztien artean bat hartu, zure lagunarekin batera arkatza zorroztu eta ipuin zoragarria asmatu! Ez ahaztu datorren eskailerako batzarrean ipuin kontalariak izango zaretela. ANIMO ETA ONDO PRESTATU!
2008-05-07 » Ordua heldu da guk geuk gure ipuinak asmatzeko. Baina, nondik hasi? Irudimenari laguntzeko irudi batzuk aukeratu ditugu eta horrela errazagoa egingo zaizue, ezta? Guztien artean bat hartu, zure lagunarekin batera arkatza zorroztu eta ipuin zoragarria asmatu! Ez ahaztu datorren eskailerako batzarrean ipuin kontalariak izango zaretela. ANIMO ETA ONDO PRESTATU!
2008-05-06 » Ipuin mundura goaz Erakusketa ikusteko argazkiaren gainean sakatu Bazen behin Txorierriko eskola urdin-urdin bat. Urdina zerua bezala, itsasoa bezala edota ume txiki batzuen begi handiak bezala. Baina bertako ikasle askok kolore gehiago nahi zuten:gorriak eta berdeak, moreak, arrosak eta horiak...Ostadarraren kolore guztiak! - Baina nola lortu gure [...]
2008-04-25 » Hona hemen, liburu egunean Zamudioko liburutegian egin genuena, ondo pasa gure ipuinarekin!
2008-04-23 » Gaur liburuaren eguna da. UNESCO erakundeak orain dela urte batzuk data hau aukeratu zuen Miguel de Cervantes eta William Shakespearen idazleen heriotzaren oroimenez. Guk herriko liburutegian ospatuko dugu eta lehiaketa batetan parte hartu dugu. Oraindik ez dakigu zeinek eramango duen sari zoragarria. Liburuen egunean sari [...]
2008-04-23 » Koloretsua, alaia eta zoragarria da gure kotxe maitea. Hippya eta rokanroleroa benetan gure makina ederra.Prest gaude ipuinen mundura hegaz joateko kotxe honetan. Bagoaz denok batera!!!!!
2008-04-23 » Hau da hau gure taldeko makina ederra. Beldurkumea da bere izena eta guretzako ez dago tramankulu ederragorik mundu guztian barrena.Azkarra ez da, baina bai polita eta trebea. Agur, bagoaz ipuinen mundura!!!!!!!!!!!!!
2008-04-21 » Gu ere ez gara atzean geldituko, abiadura itzela hartzen du gure kotxe honek. Diseño aerodinamikoa ez du, baina ipuinen mundura joateko irudimena eta gogoa dira garrantzitsuenak.
2008-04-21 » Guk ere gure kotxe magikoa dugu. Gorri-gorria eta azkarra, hau da gure kotxe hegalaria. Kalabaza du izena guztiok bere barruan sartzen garelako.Izen ederra eta itxura xelebrea ipuinen mundura joateko.
2008-04-21 » Ipuin mundura joateko hau da gure taldeak erabiltzen duen kotxe hegalaria Ez da Harry Potterrena baina erosoa, alaia eta 5.Mailako koadrilla osoa bertan joateko aproposa benetan!
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs

Sortu zure Bloga dohain