Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Bloga

rss2

Tagak

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Bloga: "zamudiokoeskola" » Tag: "ipuinen mundura goaz"

Eskolako asanblada

2008-05-19 » Azkenean heldu da eguna. Hainbeste lan egin ondoren, guztiok gela bakoitzeko ipuin bana entzuteko aukera izan dugu. Beti bezala, guztiok elkartu gara eskaileretako batzarrean eta prest izan gara asmatutako ipuin onenetariko batzuk irakurtzeko eta entzuteko. Lan zaila, ezta? Agian, besteen aurrean agertzen garenean urduri jartzen garelako. Baina dena ondo atera [...]

Printzesaren zapatak

2008-05-19 » Hemen duzue hirugarren mailako Arelyk asmatu duen ipuina. Laster ipuin gehiago ikusteko aukera izango duzue. PRINTZESAREN ZAPATAK Bazen behin, Zamudioko herrian Leire izena zuen printzesa polit bat. Leire oso triste zegoen. Zapatak galdu zitzaizkion basoan. Bila eta bila aritu zen, baina ez zituen aurkitzen. Oso nekatuta zegoenez, lo hartu zuen zuhaitz [...]

Gure ipuinak idazten

2008-05-07 » Ordua heldu da guk geuk gure ipuinak asmatzeko. Baina, nondik hasi? Irudimenari laguntzeko irudi batzuk aukeratu ditugu eta horrela errazagoa egingo zaizue, ezta? Guztien artean bat hartu, zure lagunarekin batera arkatza zorroztu eta ipuin zoragarria asmatu! Ez ahaztu datorren eskailerako batzarrean ipuin kontalariak izango zaretela. ANIMO ETA ONDO PRESTATU!

Gure ipuinak idazten

2008-05-07 » Ordua heldu da guk geuk gure ipuinak asmatzeko. Baina, nondik hasi? Irudimenari laguntzeko irudi batzuk aukeratu ditugu eta horrela errazagoa egingo zaizue, ezta? Guztien artean bat hartu, zure lagunarekin batera arkatza zorroztu eta ipuin zoragarria asmatu! Ez ahaztu datorren eskailerako batzarrean ipuin kontalariak izango zaretela. ANIMO ETA ONDO PRESTATU!

Atzera begira: egindakoa gogoratuz

2008-05-07 » Gogoratzen zarete nola abiatu ginen ipuinen mundura? Martxoko ostegun hartan kotxe hegalariak prestatu, mozorro magikoak jatzi eta "Sekula betiko" lurraldeko bidea hartu genuen. Ipuin bidaiaren hasiera ">Zabaldu begiak eta gogorarazi!!

Gure eskola ipuina bihurtu zen

2008-05-06 » Ipuin mundura goaz Erakusketa ikusteko argazkiaren gainean sakatu Bazen behin Txorierriko eskola urdin-urdin bat. Urdina zerua bezala, itsasoa bezala edota ume txiki batzuen begi handiak bezala. Baina bertako ikasle askok kolore gehiago nahi zuten:gorriak eta berdeak, moreak, arrosak eta horiak...Ostadarraren kolore guztiak! - Baina nola lortu gure [...]

Kamishibai: Txakur galdua

2008-04-25 » Ez dakigu seguru, baina uste dugu kamishibai gutxi euskaraz egina daudela. Hau zorte hau! gure neska mutil hauei esker badaude mundu honetan hiru ipuin gehiago euskaraz guztiok gozatzeko! Gora 6. mailakoak!

Kamishibai: Hegan egin nahi zuen txoria

2008-04-25 » Hona hemen, liburu egunean Zamudioko liburutegian egin genuena, ondo pasa gure ipuinarekin!

Kamishibai: Harria

2008-04-25 » Liburuaren egunean Zamudioko liburutegian hiru ipuin antzeztu genituen Kamishibai teknika erabiliz. Ondo pasa genuen eta asko gustatu zitzaizkigun 6. mailakoek egindako ipuinak. Orain hemen daukazue HARRI ipuina, nahi duzuenean patxadaz berriro ikusi ahal izateko.

Apirilaren 23an, liburuaren nazio arteko eguna

2008-04-23 » Gaur liburuaren eguna da. UNESCO erakundeak orain dela urte batzuk data hau aukeratu zuen Miguel de Cervantes eta William Shakespearen idazleen heriotzaren oroimenez. Guk  herriko liburutegian ospatuko dugu eta lehiaketa batetan parte hartu dugu. Oraindik ez dakigu zeinek eramango duen sari zoragarria. Liburuen egunean sari [...]

Lehen mailako kotxe modernoa

2008-04-23 » Koloretsua, alaia eta zoragarria da gure kotxe maitea. Hippya eta rokanroleroa benetan gure makina ederra.Prest gaude ipuinen mundura hegaz joateko  kotxe honetan. Bagoaz denok batera!!!!!

Bigarren mailako tramankulu zoragarria

2008-04-23 » Hau da hau gure taldeko makina ederra. Beldurkumea da bere izena eta guretzako ez dago tramankulu ederragorik mundu  guztian barrena.Azkarra ez da,  baina bai polita eta trebea. Agur, bagoaz ipuinen mundura!!!!!!!!!!!!!            

Seigarren mailako makina

2008-04-21 » Gu ere ez gara atzean geldituko,  abiadura itzela  hartzen du gure kotxe honek. Diseño aerodinamikoa ez du,  baina ipuinen mundura joateko irudimena eta gogoa dira garrantzitsuenak.

Hirugarren eta laugarren mailakoen tramankuloa

2008-04-21 » Guk ere gure kotxe magikoa dugu. Gorri-gorria eta azkarra, hau da gure kotxe hegalaria. Kalabaza du izena guztiok bere barruan sartzen garelako.Izen ederra eta itxura xelebrea ipuinen mundura joateko.

Bostgarren mailako kotxe hegalaria

2008-04-21 » Ipuin mundura joateko hau da gure taldeak erabiltzen duen kotxe hegalaria Ez da Harry Potterrena baina erosoa, alaia eta 5.Mailako koadrilla osoa bertan joateko aproposa benetan!

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs