2008-10-01 »
Hemen gaude berriro bidai berri batekin eta aurten musikarekin batera bidaiatuko dugu Euskal Herriko antzokietatik.
Musika entzun, dantzak ikasi, ikuskizun zoragarriekin gozatu, gure herriko dantzariak eta musikariak ezagutu eta ondo polito pasatzea, hori da gure asmoa.Etorri gurekin. Zamudioko Eskolako bidaiari ausartak prest gaude!
2008-05-19 » Azkenean heldu da eguna. Hainbeste lan egin ondoren, guztiok gela bakoitzeko ipuin bana entzuteko aukera izan dugu.
Beti bezala, guztiok elkartu gara eskaileretako batzarrean eta prest izan gara asmatutako ipuin onenetariko batzuk irakurtzeko eta entzuteko. Lan zaila, ezta? Agian, besteen aurrean agertzen garenean urduri jartzen garelako. Baina dena ondo atera [...]
2008-04-23 » Koloretsua, alaia eta zoragarria da gure kotxe maitea. Hippya eta rokanroleroa benetan gure makina ederra.Prest gaude ipuinen mundura hegaz joateko kotxe honetan.
Bagoaz denok batera!!!!!