
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
2008-06-30 » Udan gaudenez, matematika birpasatzeko webgunea gomendatzen dizuet. Etapa guztientzat baliogarria da eta, noski, ikasturtean zehar ere erabilgarria. Ariketa ugari era interaktiboz Lehen Hezkuntzatik Batxilergora. ematemáticas Una página con ejercicios interactivos de matemáticas para repasar este verano. De Primaria a bachillerato.
2008-06-30 » Andaluziako Thales izeneko matematikako heziketarako elkarteak bere XII.kongresua antolatzen du Sevillan, irailaren 10tik -13ra. Oraingo honetan "matematika XXI.mendeko ikasgelan" izenpean, gai pottoloak aztertuko dira, teoria eta praktika nola konplementatu, matematikako curriculum berria, IKT eta komunikazioa, dibulgazio matematikakoa, ikasleen aniztasuna, irakasleen prestakuntza, jolasak matematiketan eta gizartearekiko loturak. Inskripzio-epea iraila arte irekita [...]
2008-06-22 » Garatu ikastaroen inskripzioa irekia dago irailaren 5a arte.Gure arlokoei dagokienak: 201Aplicaciones de las TIC en el aula de Matemáticas 202Matematika arloko klaseak emateko IKT tresnak 218Euskal Herriko inguru fisikoko ikasketarako baliabide didaktikoak 234-236 Los problemas de ingenio como recurso didáctico para las matemáticas 240Sostenibilidad: el futuro de la isla: nuevo recurso CTS del Proyecto APQUA 259Zientzia-hezkuntza [...]
2008-05-30 » Extremadurako Juntako azken sorpresaz Elkarrekin atarien bidez enteratu naiz: "Hezkuntz edukin digitalak" tokia. Izugarrizko ikas unitate eltronikoen bilduma etapaka sailkatuta, on line ikusteko eta HTML kodea deskargatzeko moduan ere bai. Noizerako bezalako biltoki bat Euskadin? Ah ze enbidia ematen didaten! LH: gaztelania, ingurune eta ingelesa Hezkuntza "berezi"rako baliabideak BH:gaztelania, matematika,natur zientziak, fisika-kimika, gizarte [...]
2008-05-23 » Atzo bukatu dugu gure WebQuest tailerra Berritzegunean. Parte hartu duten irakasleek gogor eta bikain lan egin dute eta emaitzetan nabaritzen da. Gainera gehienak Zientzia edo matematikakoak dira. Hona hemen bere lana: LH: Ehunekoa-Portzentajea: 6.maila. Matematika. Lurdes Sustaeta. Altzaga Ikastola Leioa. Ehunekoa-Portzentajea: klaseko esperientzia Munduko sarraski eta bonbardaketak: 5.maila.Tutoretza. Txaro Gutierrez. Derio LHI. Munduko [...]
2008-05-23 » Beste sarrera batean komentatu dudanez, pasa den asteartean, maiatzaren 20an, Dibersifikazio Curricularrari zuzendutako Jardunaldiak ospatu ziren Bilbon. Honen materiala- gaiatasunak, metodologia, ebaluazioa, tutoretza, zientzia - matematika arloko baliabide didaktikoak eta ikastetxeetako esperientziak eskura dituzue Elkarrekin atarian: DC Jardunaldien aurkezpenak Presentaciones Jornadas DC Material de las presentaciones realizadas en la Jornada de DC [...]
2008-05-21 » Atzo Dibertsifikazio curricularrari buruzko jardunaldiak ospatu ziren Bilbon eta han bertan ikastetxeko esperientzia onak , arloko aholkularien proposamenak eta curriculum berria ezagutzeko aukera izan genuen. Aldi berean, ikuskaritzak argitu zizkigun zalantzak, arautegi berriaren aurrean dibertsifikazioa nola geratzen den jakiteko. Arratsaldez, nire Getxoko Bguneko kideak eta biok gure "zientziak paseiatzen" proposamen [...]
2008-04-28 » Eman nahi dugun "Zientziak paseatzen " ikastaroan hiri ibilbidea planteatzen da. Lan honetan hiria aztertzen dugu modu integratu batean eta ikuspuntu desberdinetatik. Hauetariko bat matematika da. Hona hemen Bilbo Handian zenbait forma espaziotik ikusita. Gero, proportzioak eta espazioaren kontzeptua lan daitezke, baita azaleko problemak planteatzea ere. Geometria forma gehiago ikus [...]
2008-04-22 » Orain aurkeztu nahi dudan txokoa ez dago irakurtzeko prestatuta, baizik ikusteko, beraz komentario gutxi egingo dut, tokiak berez berba egiten duelako. UNESCOren ekimen baten emaitza, matematikarekin esperimentuak egiteko eta gozatzeko ikus-erakusketa birtuala. Dokumentuak ere gure klasean erabiltzeko jaitsi ahal ditugu, beraz, aldi berean, benetako ikas-proposamenak luzatzen dizkigute. Matematika eguneroko materialekin [...]
2008-04-19 » Eskerrak azkenean matematikako bi blog bikain aurkeztu direla Ciberespiraleko lehiaketara. Biak Ricardo Alosorenak, IES Salvador Victoriako irakaslea-Monreal del Campo-Teruel. Hona hemen bere aipamenak: Planilandia: nork ez du liburu klasiko hau irakurri!. Ba, bitakora honetan liburuari jarraipena ematen zaio ariketen bidez. Día a día con las matemáticas: eguneroko matematika DBHko 4.mailarako. Irasleak ikasleei [...]
2008-04-09 » Matematikan hizkutz gaitasuna lan ote daiteke?, noski baietz!, ez bakarrik gure klaseko dinamikan, baizik eta normalean erabiltzen ez ditugun praktiketan. Hauetariko bat nobelak irakurtzea da, badirudi hau hizkutz arloeetan besterik ez dela egiten, ez da?, baina ez, matematikarekin zerikusirik duen liburuak ere badaude. Adibide ona "El teorema del loro" izenburua [...]
2008-04-09 » Lasarteko berritzegunean dagoen nire kideak mezu bat bidali dit hurrengo berriarekin:" Tolosako Orixe institutuko matematikako zenbait irakaslek, arbela digitalarekin erabiltzeko materiala prestatu dute. Zure eskualdeko matematikako irakasleen artean material hau ezagutaraztea interesgarria izan daiteke. Ondoko helbide honetan aurki dezakezu Orixe institutoko ADIM proiektua". Ba, eskerrik asko, material interesgarria dela [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Sortu zure Bloga dohain